1soin/CES/1. ebaluazioaren teoria

De Portfolio Academico

0. Gaia: Psikoakustika

  1. Definizioa: Psikoakustika gure burmuinak entzuten duen eta emititzen den soinuaren arteko erlazioa neurtzen duen zientzia da.
  2. Kurba isofonikoak: Gure belarriaren sentikortasuna aztertzen duen frekuentziaka egindako neurketa subjetiboa. Ondorioak: frekuentzia baxuetan eta altuetan sentikortasun gutxiago daukagu, 90 dB inguruan lauen entzuten dugu.
  3. Haas efektua: Bi soinu berdin edo ia berdinak entzule batengana atzerapen labur batekin heltzen direnean, honek lehenengokoa bakarrik entzungo du.
  4. Soinuaren kokapen espaziala: Gureentxuemna binaurala da. horrek kokapen bertikala eta horizontalerako laguntzien gaitu.
    1. ITD: Denbora diferentziak dira, gure belarrien artean dagoen distantzia dela eta.
    2. IID: Espazio hori dela eta ere, intentsitate diferentziak sortuko dira.
    3. ISD: Kanpo belarriaren formari esker plano bertikalean kokatu ditzakegu soinu iturriak.
  5. Estaltzea (enmascaramiento): Soinu bi entzuten ditugunean kasu batzuenetan fuerteenak leunena estaltzen du. Efektu horrek estaltze izena hartzen du. Frekuentzian edo denboran gerta daiteke.

1. gaia: Soinuaren diseinua

Soinu diseinatzailea

FUNTZIOAK

  • Ikukizunean agertu diren soinuak aukeratu hauen tipologia, ezaugarriak, jatorria, izakera, funtzioaetab. kontutan hartuz.
  • Soinu hauek ordenean jarri eta batzuk besteekin, elkar erlazionatu eta akzio, irudi edo espektakuloan integratu.
  • Soinu orri edo libreto bat sortu. Lana planifikatu ditugun ideiak modu ordenatuan aurrera eramateko.
  • Pentsatu zein soinu sortuko diren akzioarekin batera, grabatu behar badira nola grabatuko diren, eta zeintzuk gehituko ditugun.
  • Behar ditugun efektuak nola lortuko ditugun planifikatu.
  • Beharrezkoa izango den musika nola lortuko ditugun planifikatu.
  • Musikaren konposizioa eta grabazioa kontrolatu beharrezkoa bada.
  • Soinu originalen grabazioa kontrolatu beharrezkoa bada.
  • Soinuak nahasketan nola eraldatuko ditugun erabaki, behar ditugun ezaugarriak lortzeko.
  • Edizioa, nahasketa eta nahasketa eta gero kopiaen iraulketa egin edo kontrolatu.
  • Ikuskizunaren proiekzioarako behar den ekipoaren konfigurazioa erabaki.
  • Ikuskizunaren proiekzioarako behar den ekipoaren konfigurazioa egin edo gainbegiratu.
  • Beharrezkoak diren entsegu eta frogetan parte hartu.

SOINU DISEINATZAILEAREN LAN ESKEMA

Lau fase ezberdinetan bananduko dugu:

  • Preprodukzioa, analisi eta plangintzaren fasea da.
  • Produkzioa, biltze sortze eta materian grabaketaren fasea da.
  • Postprodukzioa, batu eta sortutako soinuen aldakuntza fasea da.
  • Sala diseinua, espazioa eta ekipoa frogatzen den fasea da.



Publizitatea

Musikak piblizitatean honek ematen duen mezua indartzeko erabiltzen da. Produktu bat ezagutarazteko bide erakargarri bat da. Esaldi labur batez botatako slogana musikaz laguntzen da edo musikaz ordezkatu.

1. Funtzioak:

  • Iragarkiaren edukia indartu.
  • Produktuaren mezua buruz ikasten lagundu.
  • Iragarkia estrukturatu, garrntzitsuena azpimarratuz.
  • Entzule/ikuslearen atentzia deitu eta mezuan interesa sortu.
  • Iragarkia publiko edo maila sozial zehatz batera heltzea erreztu.

2. Musika motak: 2.1 Musika originala

  • Jingle: Iragarkirako sortutako musika
  • Iragarkirako sortutako musika luzea
  • Musika generikoa: Iragarkirako sortutako musika instrumentala
  • Soinu banda: soinu bandak imitatzen dituen musika

2.2 Prestatutako musika

  • Cover: Ezaguna den abesti baten bertsioa
  • Moldaketa: Abesti ezagunen moldaketak
  • Libreriak / Musika klasikoa
  • Abesti originalak