1soin/CES/1. ebaluazioaren teoria

De Portfolio Academico
< 1soin‎ | CES

0. Gaia: Psikoakustika

  1. Definizioa: Psikoakustika gure burmuinak entzuten duen eta emititzen den soinuaren arteko erlazioa neurtzen duen zientzia da.
  2. Kurba isofonikoak: Gure belarriaren sentikortasuna aztertzen duen frekuentziaka egindako neurketa subjetiboa. Ondorioak: frekuentzia baxuetan eta altuetan sentikortasun gutxiago daukagu, 90 dB inguruan lauen entzuten dugu.
  3. Haas efektua: Bi soinu berdin edo ia berdinak entzule batengana atzerapen labur batekin heltzen direnean, honek lehenengokoa bakarrik entzungo du.
  4. Soinuaren kokapen espaziala: Gureentxuemna binaurala da. horrek kokapen bertikala eta horizontalerako laguntzien gaitu.
    1. ITD: Denbora diferentziak dira, gure belarrien artean dagoen distantzia dela eta.
    2. IID: Espazio hori dela eta ere, intentsitate diferentziak sortuko dira.
    3. ISD: Kanpo belarriaren formari esker plano bertikalean kokatu ditzakegu soinu iturriak.
  5. Estaltzea (enmascaramiento): Soinu bi entzuten ditugunean kasu batzuenetan fuerteenak leunena estaltzen du. Efektu horrek estaltze izena hartzen du. Frekuentzian edo denboran gerta daiteke.

1. gaia: Soinuaren diseinua

Soinu diseinatzailea

SOINU DISEINATZAILEAREN LAN ESKEMA

Lau fase ezberdinetan bananduko dugu:

  • Preprodukzioa, analisi eta plangintzaren fasea da.
  • Produkzioa, biltze sortze eta materian grabaketaren fasea da.
  • Postprodukzioa, batu eta sortutako soinuen aldakuntza fasea da.
  • Sala diseinua, espazioa eta ekipoa frogatzen den fasea da.

SOINUEN SAILKAPENA

Soinuen tipologia

  • Ahotsa, normalean ikuskizuna ulergarria izateko soinu elementurik garrantzitsuena da. Aktoreen interpretazioaren kalitatea eta ulergarritasun maila ez da izaten soinu teknikariaren lana.
  • Musika. Musikaren ezberdinen definizioak musikologo askoren arazoa behin eta berriro arlo honetan gertatzen diren aldaketa eta garapenengatik.
  • Soinu efektuak. Musika eta ahotsa ez den guztia talde hoenen barruan sartuko dugu.
  • Isiltasuna. Isiltasuna soinurik ez egoteari esaten zaio. Garrantzitsua da soinuak bezalako balore espresibo eta narratiboa izan ahal duela azpimarratzea. Soinu diseinatzaileak bere erabilera aurrez ikusi edo planifikatu beharko du, beste edozein soinuarena bezala. Soinu batzuk isiltasunaren balio edo balore hartu dezakete, adibidez ur tanta bat kobazulo batean behin eta berriro jausten denean.

Soinuen ezaugarriak: Soinuek, soinu bakoitza definitzen duen ezaugarri batzuk dituzte:

  • Tonua.
  • Bolumena.
  • Tibrea.
  • Tempo-Ritmo. Ezaugarri musikalak dituzten soinuek daukaten nolakotasuna.
  • Dinamika edo soinuaren inguratzailea. Denboran zehar soinu batek dituen intentsitate aldaketak definitzen ditu.

Soinu iturrien tipologia: Soinu moten arabera hauek hainbat iturri izan ditzakete.

  • AHOTSA
    • Zuzenekoa: Anplifikatu gabea, anplifikatua eta prosezatu gabea eta anplifikatua eta prosezatua.
    • Aurrez grabatutakoa.
  • MUSIKA
    • Zuzenekoa: Anplifikatu gabea, anplifikatua eta prosezatu gabea eta anplifikatua eta prosezatua.
    • Aurrez grabatutakoa.

SOINU EFEKTUAK

    • Zuzenekoa: Anplifikatu gabea, anplifikatua eta prosezatu gabea eta anplifikatua eta prosezatua.
    • Aurrez grabatutakoa.

Soinuen jatorria

  • Diegetikoa: Fikzioari dagokion eta bertan sortzen diren soinu moltzoei diegetikoak deitzen diegu. Bertan sortzen direnez pertsonai guztiek soinua, musika edo dana dala entzuten dute. Bi motatakoak izan daitezke:
    • Eszena edo irudiaren barruan sortutakoak: soinu iturria ikusi egiten da.
    • Eszena edo iruditik kanpo sortutakoak: soinu iturria ez da ikusten.
  • Extradiegetikoa / Ez Diegetikoa: Fikziotik kanpo sortzen diren soinuei extradiegetikoak deitzen zaie. Ikusleek bakarrik entzuten dituzte.

Soinuen izaera

  • Barnekaldekoak edo kanpokaldekoak: Barnekaldekoak pertsonaiaren “buruaren” barruan sortzen direnak (bihotz taupadak, pentsamenduak....) dira eta kanpokaldekoak denok entzuten ditugun soinuak, bai pertsonaiak bai ikusleak.
  • Subjetibo edo objetiboak: Subjetiboak pertsonai batek entzungo zituen bezala eraldatuak agertzen direnean, objetiboak errealitatean gertatuko balitz bezala entzuten ditugunean.
  • Enpatikoak eta kontrakoak: Enpatikoak istorioaren klima emozionalarekin bat doazenak, kontrakoak ez doazenak bat istorioaren klima emozionalarekin.

Irrati gidoiak

Irratsaio batean dagoen soinu materiala kudeatzeko daukagun tresna da.

Edozein irratsaiotan talde-lana egon behar du, beraz, gidoi bati jarraitu behar dio lan-taldeak.

Lan taldean dauden pertsonak hainbat interesgune dauzka, beraz, gidoiak ahalik eta argien izan behar du.

Gidoi motak

Daukagun informazioaren arabera, mota hauetakoak izan daitezke:

  • GIDOI LITERARIOA: Esatariak edo esatariek esan behar dutena kontatzen digute. Musikak eta soinu efektuak agertzen dira, baina bestelako oharrik ez daukate, gehienetan.
  • GIDOI TEKNIKOA: Gidoi hauetan iargibide teknikoak agertzen dira, eta testua ez da osorik agertzen (batzuetan testu blokearen hasiera eta bukaera agertzen dira). Magazine eta beste irratsaioetan gehien erabiltzen den gidoia da.
  • GIDOI TEKNIKO LITERARIOA: Zehatzena da. Hemen xehetasun teknikoak eta testu literarioak agertzen dira.

Batzuetan ESKALETA ere erabiltzen da. ESKALETAn xehetasunak eta denborak markatuta agertzen dira.

Musika eta publizitatea

Musikak piblizitatean honek ematen duen mezua indartzeko erabiltzen da. Produktu bat ezagutarazteko bide erakargarri bat da. Esaldi labur batez botatako slogana musikaz laguntzen da edo musikaz ordezkatu.

Funtzioak:

  • Iragarkiaren edukia indartu.
  • Produktuaren mezua buruz ikasten lagundu.
  • Iragarkia estrukturatu, garrntzitsuena azpimarratuz.
  • Entzule/ikuslearen atentzia deitu eta mezuan interesa sortu.
  • Iragarkia publiko edo maila sozial zehatz batera heltzea erreztu.

Musika motak:

Musika originala

  • Jingle: Iragarkirako sortutako musika
  • Iragarkirako sortutako musika luzea
  • Musika generikoa: Iragarkirako sortutako musika instrumentala
  • Soinu banda: soinu bandak imitatzen dituen musika

Prestatutako musika

  • Cover: Ezaguna den abesti baten bertsioa
  • Moldaketa: Abesti ezagunen moldaketak
  • Libreriak / Musika klasikoa
  • Abesti originalak