1soin/CES/1. ebaluazioaren teoria
De Portfolio Academico
0. Gaia: Psikoakustika
- Definizioa: Psikoakustika gure burmuinak entzuten duen eta emititzen den soinuaren arteko erlazioa neurtzen duen zientzia da.
- Kurba isofonikoak: Gure belarriaren sentikortasuna aztertzen duen frekuentziaka egindako neurketa subjetiboa. Ondorioak: frekuentzia baxuetan eta altuetan sentikortasun gutxiago daukagu, 90 dB inguruan lauen entzuten dugu.
- Haas efektua: Bi soinu berdin edo ia berdinak entzule batengana atzerapen labur batekin heltzen direnean, honek lehenengokoa bakarrik entzungo du.
- Soinuaren kokapen espaziala: Gureentxuemna binaurala da. horrek kokapen bertikala eta horizontalerako laguntzien gaitu.
- ITD: Denbora diferentziak dira, gure belarrien artean dagoen distantzia dela eta.
- IID: Espazio hori dela eta ere, intentsitate diferentziak sortuko dira.
- ISD: Kanpo belarriaren formari esker plano bertikalean kokatu ditzakegu soinu iturriak.
- Estaltzea (enmascaramiento): Soinu bi entzuten ditugunean kasu batzuenetan fuerteenak leunena estaltzen du. Efektu horrek estaltze izena hartzen du. Frekuentzian edo denboran gerta daiteke.
- Beat tones:
1. gaia: Soinuaren diseinua
Soinu diseinatzailea
FUNTZIOAK
- Ikukizunean agertu diren soinuak aukeratu hauen tipologia, ezaugarriak, jatorria, izakera, funtzioaetab. kontutan hartuz.
- Soinu hauek ordenean jarri eta batzuk besteekin, elkar erlazionatu eta akzio, irudi edo espektakuloan integratu.
- Soinu orri edo libreto bat sortu. Lana planifikatu ditugun ideiak modu ordenatuan aurrera eramateko.
- Pentsatu zein soinu sortuko diren akzioarekin batera, grabatu behar badira nola grabatuko diren, eta zeintzuk gehituko ditugun.
- Behar ditugun efektuak nola lortuko ditugun planifikatu.
- Beharrezkoa izango den musika nola lortuko ditugun planifikatu.
- Musikaren konposizioa eta grabazioa kontrolatu beharrezkoa bada.
- Soinu originalen grabazioa kontrolatu beharrezkoa bada.
- Soinuak nahasketan nola eraldatuko ditugun erabaki, behar ditugun ezaugarriak lortzeko.
- Edizioa, nahasketa eta nahasketa eta gero kopiaen iraulketa egin edo kontrolatu.
- Ikuskizunaren proiekzioarako behar den ekipoaren konfigurazioa erabaki.
- Ikuskizunaren proiekzioarako behar den ekipoaren konfigurazioa egin edo gainbegiratu.
- Beharrezkoak diren entsegu eta frogetan parte hartu.
SOINU DISEINATZAILEAREN LAN ESKEMA
Lau fase ezberdinetan bananduko dugu:
- Preprodukzioa, analisi eta plangintzaren fasea da.
- Produkzioa, biltze sortze eta materian grabaketaren fasea da.
- Postprodukzioa, batu eta sortutako soinuen aldakuntza fasea da.
- Sala diseinua, espazioa eta ekipoa frogatzen den fasea da.