2soin/CSO/UD5
5 UD. Zuzeneko soinuaren kontrola
Berrelikapen kontrola eta MAG (Maximum acoustic Gain)
Arlo hau aztertzeko, kasu praktiko batetik abiatuko gara. Kasu honetan, bozgorailu eta mikrofono onmidirekzionalak erabiltzen ari ditugula suposatuko dugu.
Hurrengo datu izango ditugu:
- D1: Bozogorailutik mikrofonora arte: 10m
- D2: Bozgorailutik entzulera: 18m
- D0: Hizlaritik entzuleraino: 20m
- Ds: Hizlaritik mikrofonora: 1m
- 70dBSPL: hizlariak sortzen duena.
Lehenengo, entzuleak jasoko duen SPLen kalkulua PA itzalita egingo dugu:
[math]\displaystyle{ SPL_{off}= 70-20 log \frac{D_0}{D_s} = 70-20 log \frac{20}{1} = 44 dB }[/math]
Orain, PA piztuta:
[math]\displaystyle{ SPL_{on}= 70-20 log \frac{D_2}{D_1}= 70-20 log \frac{18}{10} = 66 dB }[/math]
Bien diferentzia PArekin osatu ahal duguna izango da, 6dB kenduta akopleak ez izateko.
[math]\displaystyle{ MAG= SPL_{on} - SPL_{off} - 6 = 66-44-6=16dB }[/math]
Hauek izango dira gure sistemak osatuko dituenak.
Formula batean laburbilduta, eta logaritmoen propietateak aplikatuta:
[math]\displaystyle{ MAG= N_{dB} -20 log D_2 - (-20 log D_1) -( N_{dB} -20 log D_0 - (-20 log D_s) ) }[/math]
Momentu honetan ikusten dugu MAG aldatzean iturriaren soinu presio maila ez duela eraginik izango:
[math]\displaystyle{ MAG= 20 log D_1 -20 log D_2 + 20 log D_0 -20 log D_s }[/math]
Beraz, akopleak ekiditeko, mikrofonoaren eta bozgorailuaren arteko distantzia eta hizlariaren eta entzulearen arteko distatzia handitu gure atalasa handituko du.
Bozkorailuaren eta mikrofonoaren patroi polarra ere eragina izango du:
[math]\displaystyle{ MAG= 20 log D_1 -20 log D_2 + 20 log D_0 -20 log D_s -G_{SP}-G_{MIC}-6 }[/math]