2soin/CSO/UD3

De Portfolio Academico
< 2soin‎ | CSO

ESKENATOKIKO MONITORE KONFIGURAZIOA ETA KONTROLA

Monitore motak eta funtzioak

Funtzioa Mota
Musikarien monitorizazioa Wedge
Perkusio jolearen monitoraia Drumfill
Eskenatokiko monitoraia orokorra Sidefill
Aurikulare bidezko monitorai pertsonalizatua In-ear

Wedge/Kuña/Floor monitor

Formaz, lurretik musikariari begira angelu jakin batean (45 edo 60º normalean). Estaldura ertaina, ez oso zabala. Soinu presio maila: inguruaren araberakoa. Maiztasun erantzun laua. Distortsio baxua. Teknologia aldetik, 2 bidezkoak edo coaxialak. Adibideak: EAW MW12, Meyersound UM-1P eta UM-100P, MartinAudio M400.

Drumfill

Bateria joleak sortsen duen soinu presio maila kuña baino soinu presio mail handiagoa duen sistema behar da. Honetarako, gutxienik 15 duten bi driver eta zorrotzen tronpeta bat beharrezkoa egiten da.

Sidefill

Eskenatokian dugun egoeraren arabera eta PAren tamainaren arabera, azken hau gaindituko duen sistema behar dugu.

Hiru mail desberdintzen ditugu:

  • Ahots ekipo anitzak
  • Stack moduko ekipoa
  • Line array sistema

In-ear sistemak

  • Stereo nahasketa
  • Isolamendu handia duten aurikular erosoak.
  • RF transmisio garbia.

Eskenatokiko monitore sistemen konexioak

Eskenatokiko monitorizazioa.jpeg

Monitore nahasketa teknikak

Monitore teknikariak nahasketa ezberdinei aurre egin behar die, normalean musikari bakoitzarentzat nahasketa bat eginez, eta gainera, nahasketa orokor bat eginez. Honek baditu zenbait zailtasun; besteak beste, musikari bakoitzak eskatutakoari bat-batean erantzutea.

Monitore teknikariak, bere kokapena dela eta, zenbait muga ditu: musikari bakoitzak bere posizioan ingurune akustiko jakin bat du eta askotan teknikaria dagoen posiziotik ezin da antzeman. Monitore teknikariak musikoek duten monitore bera erabiltzea egokia da, musikari bakoitzaren bidalketa txertatzeko.

Monitore soinuaren kalitatearen kontrola

Musikari bakoitzari musika nahasketa bidaltzen diogunean, berarentzat erosoa den soinu kalitatea bidali behar diogu. Hortaz gain, inteligibilitate on bat duen monitoraia landu behar dugu. Gutxieneko entzuketa on bat bidaltzeko, monitoreak sortzen duen soinu presio maila inguruneko zarata guztiak baino 10dB altuagoa izan behar du gutxienik, eta entzuketa erosoa egiteko, 25dB gutxienez.

Askotan, entzuketa erosoa lortzeko, dezibelioak bezain besteko ganantzia da inteligibilitate on bat izatea.

Inteligibilitatea neurtzeko, portzentai balioak erabili daiteke.

Ulergarritasuna lortzeko sistema elektroakustikoak eta akustika bera izan behar dugu kontuan, ekualizazio bidez ulergarritasuna lortu dezakegularik.

Bestalde, feedback edo Lars efektua ekiditeko tekniken artean, Ringing Out teknika erabiltzen dugu adibidez, Notch iragazkiak erabiltzen ditugu eta honek ulergarritasuna oztopatu dezake.

Ringing Out teknikak, Q estuko iragazkiak erabiliz, monitoraia sistema berrelikapen punturantz eramaten da, ondoren maiztasun hauetan Notch iragazkia aplikatuz.