1soin/PPS/Spot Asteko Memoria

De Portfolio Academico
< 1soin‎ | PPS

DATUAK

  • Maider Aranaga: Zuzendaria
  • Erlantz: Soinu laguntzailea/3Dko arduraduna
  • Imanol Bao: Aktorea
  • Edu Arina: Kamara
  • Alvaro: Making of-eko arduraduna
  • Eskerrak Eder Maciasi off ahotsa jartzeagatik.

BALDINTZAK

25 segunduko spot-a osatu behar genuen; audioaren arloan 48000Hztan eta 16 bitetan entregatu behar zen, soinu diegetikoa, grabatuta eta musika izan behar du eta eslogan bat izan behar.

EPEAK

Bi egunetan grabatu behar genuen irudia eta zuzenezko soinua, hirugarren egunean estudioan grabatu behar genuen soinua, eta laugarrenean soinu montaia egiteko.

Lokalizazioak beste taldeekin adostu izan genituen, spot guztien beharrak kontuan hartuta. Lehenengo egunean ikastetxean, Erandion eta Getxon grabatzea pentsatu genuen, eta bigarrenean Bilbon.

FASEAK

Gidoi teknikoa ez al da ezinbestekoa? Story board batekin moldatu zineten? Zergatik ez zenuten behar timing zehatz bat?

Aurreprodukzioa

Gure abiapuntua teletransportatzeko aplikazio bat zen. 3Dko anekdota hartu genuen hasieraren ideiarako, klasez kanpo geratuko zela protagonista. Lehenengo momentutik pentsartzen genuen teletransportazioko momentuan efektu bisuala jarri behar genuela.

Ez genuen material berezirik eskatu ezta gidoi teknikoa sortu, storyboardekin moldatu ginen. Honek bi arrazio izan zituen: parte batetik, ez genekien zenbat iraunduko zuen eszena bakoitza ez genuelako behar timing zehatz bat.

Produkzioa

Gure spot-a hasi ginen grabatzen ia ustekabean eta plantilla erdiarekin, aurretik grabatzen zen spot batean istripu bat egon zelako. Beraz, bigarren egunean grabatzea pentsatzen genuena lehenengo egunean ere grabatu genuen.

Grabatzeko momentuan ez genuen zehaztu nola bukatzen den spot-a, baina grabatzeko momentuan argi ikusi genuen protagonista klasean bukatu behar zela.

Zergatik plantilla erdia? Hori zelan konpontzen da? Ze nolako istripua? Aurreprodukzioa ez zen bete, baina beti bete egin behar da? Gidoirik gabeko produktu bat egin ahal da erraz?

Postproduzioa

Postprodukzioan kudeatu behar genuen edukien arloan ez genituen arazo gehiegi izan. Lehenengo egunean grabatutako off ahotsa errepikatu behar izan genuen ez zelako oso ondo ulertzen, baina besterik ez.

Audio postprodukzioan izandako zailtasun garrantsitzuenak Cubaserekin arazo teknikoak izan ziren, aldika laginketa maiztasuna aldatzen zuelako.

Zergatik ahotsa ez zen ondo ulertzen? Ze nolako arazoak bikoizketa egiteko? Zergatik Cubasek aldatzen zuen laginketa maiztasuna? Zelan konpondu zenuten?

ONDORIOAK

Spot-aren emaitzaz aparte (gure ideia egoki isladatu dugula pensatzen dut), uste dut spot astearen lan garrantsitzuena elkar ezagutzea eta klaseen arteko elkarlana sustatzea da. Zentzu honetan, helburua guztiz beteta dago. Gala prestatzea soinukoen planifikazioan sartuko nuke ere, gure partaidetza emaitza ona izan duelako ere.

GALAREN XEHETASUNAK GEHITU ( AURREPRODUKZIOA, PRODUKZIOA ETA LAN BANAKETA). Nolako papera jokatu zuten soinuko ikasleek galan? Ondo atera ahal zen? Zer hobetu ahal zen? Arazoak Argazkirik gehituko?