1soin/INS/UD3: Akustika/Sarrera

De Portfolio Academico
< 1soin‎ | INS‎ | UD3: Akustika

Akustika arkitektonikoa.

Soinuaren hedapena

Akustika urbanistikoa: Zonalde urbanoen kanpoko zaraten aurkako isolamendua.

Egokitzapen akustikoa: Esparru zehatz batean, iturri batetik edo batzuetatik datorren soinua norabide guztietan era berdinean hedatzea da egokitzapen akustikoaren helburua, soinu-eremu ideala lortuz.

Isolamendu akustikoa: Soinu eremu bat isolatzeko erabiltzen diren teknika, material eta teknologia multzoa. Espazio bat isolatzearen helburua soinua sartzen edo irtetzen ez uztea da. Horretarako, material isolatzaileak zein xurgatzaileak erabiltzen dira, normalean hormetan.

SOINUAREN HEDAPENEAN SORTZEN DIREN FENOMENOAK

Islapena: Soinu uhinak, zeharkatu ezin duten gorputz batera iristen direnean,desbideratu egiten dira; hau da, islatu egiten dira.

Xurgapena: Uhin bat, erresistentzia asko egiten dion ingurune batean sartzean, galtzen duen energia.

Errefrakzioa: Soinu uhin batek ingurune batetik hedapen-abiadura desberdineko beste batera igarotzean duen norabide-aldaketa da.

Difrakzioa: Difrakzioa uhinak duen ezaugarri bat da. Honen bitartez uhin mugimendua nahiz eta marra zuzenean hedatu, oztopoak saihesteko, izkinak hartzeko edo zirrikitu batetik igarotzeko gaitasuna du.

SOINUAREN HEDAPENA AIRE LIBREAN

Hedapenagatik sortutako indargabetzea: Orokorrean, soinu uhina hedatzean sortzen diren galerei erreferentzia egiten dio.

Xurgapen atmosferikoaren ondoriozko indargabetzea: Xurgapen atmosferikoaren efektua uhinak jasaten duen atenuazioa da, besteak beste, aire partikulen mugimendua eta airearen likatasunak sortzen duen energia galera dela eta. Tenperatura, hezetasuna eta haizea eragina daukate honetan.

Lurrak sortutako indargabetzea: Ezaugarri ortografiko eta oztopoen arabera, lurraren eragina beste fenomeno batzuen gainerakoa izan daiteke. Lurzoruko azalera handia denean eta ezaugarri islatzaileak dituenean efektua nagusitzen da. Honengatik hartzaileak soinua jasotzen du bi bidetatik: zuzeneko bat eta islatutako beste bat.

Oztopoek sortutako indargabetzea:

Erreferentzia gehiago

https://sites.google.com/site/megafoniaysonorizacionronald/t02-acustica-arquitectonica