1soin/INS/UD2/Behringer Ariketa 1

De Portfolio Academico
< 1soin‎ | INS‎ | UD2

Nire kasuan, hainbat taldetan egon naiz. Dena den, ariketa honen dokumentazioa egiterakoan Behringer UB1832FX oinarritzat hartu dut.

0. Mahaia neutralizatu.

Mahaia neutralizatzean, mail guztiak zeroan jarriko dugu.

1. Mikro bat konektatu. Sienalea hartu. Seinalea bozgorailuetatik atera.

Main alboan, main solo aukeratzeko botoia sakatzen dugu, PFL moduan jartzeko, eta doitzen ari dugun kanala ere solo moduan jarriko dugu. Mikrofono bat sartzen ari dugunez, ganantzia doituko dugu soinu mail egoki bat jasotzeko. Behin maila aukeratuta, soloa kenduko dugu, bai main partean bai erabiltzen ari dugun kanalean.

Bozgorailuetatik ateratzeko, aurretik zegoen konfigurazioa ez dugu aldatu; hori dela eta, control room atzeko konexiotik ateratzen da soinua. Hau phones potentziometroarekin kontrolatzen dugu. Behin bozgorailuak piztuta, entzungo da haietatik mikrofonoa.

2. Mikroa konektatu. Seinalea hartu. Seinalea bozgorailuetatik atera. Kaskoetatik entzun.

Aurreko ariketan egin dugunaz aparte, kasko batzuk konektatuko ditugu modu errezenean. Modu hau kaskoak Phones gaineko irteeran konektatzea da. Bozgorailuen bus berdina erabiltzen ari dugunez, soinu mail berdina izango dugu bi soinu irteeretan.

3. Mikroa konektatu. Seinalea hartu. Seinalea bozgorailuetatik atera. Kaskoetatik entzun. Bolumen ezberdinean beste kasko batzuetara bidali.

Bigarren kasko batzuk konektatzeko eta iturri bakoitzari beste bolumen bat emateko kasko hoietan, Auxiliar irteerak erabiliko ditugu. Horretarako, kanal bakoitzeandagoen Aux 1 potenziometroa altxatuko dugu. Aldi berean, Main atalean dagoen Aux 1 send potentziometroa ere mugituko dugu.

4. Mikroa konektatu. Seinalea hartu. Mobiletik musika erreproduzitu. Mahaira eraman. Seinalea bozgorailuetatik atera. Kaskoetatik entzun. Beste nahasketa bat eginda beste kasko batzuetara bidali.

Mugikorretik musika entzuteko, minijack-etik jack-era bihurtzen duen kablea hartuko dugu, gure nahasketa mahaia ez daukalako minijack sarrerik, baina bai jack sarrerak. Kable hori edozein line in sarrerara konektatuko dugu.

Gogoratu behar dugu bigarren kaskoetatik seinale hori ere ateratzeko, aux 1 potentziometroa mugitu beharko dugu kanal horretan, nahi izanez gero.

5. Mikroa konektatu. Seinalea hartu. Ordenagailuan musika erreproduzitu. Mahaira eraman. Seinalea bozgorailuetatik atera. Kaskoetatik entzun. Beste nahasketa bat eginda beste kasko batzuetara bidali.

Ordenagailuaren soinu txartela irteera bat dauka nahasketa mahaira konektatuta. Hori zein den txertatuko dugu eta line in bikoitz batera konektatuko dugu.

Gogoratu behar dugu bigarren kaskoetatik seinale hori ere ateratzeko, aux 1 potentziometroa mugitu beharko dugu kanal horretan, nahi izanez gero.

6. Mikroa konektatu. Seinalea hartu. Ordenagailuan musika erreproduzitu. Mahaira eraman. Seinalea grabagailu batera bidaltzeko prest izan jack konektore batzuen bidez. Seinalea bozgorailuetatik atera teknikoak. Bertan pfl-ak egiteko aukera izan behar dugu. Teknikoak kaskoetatik bozgorailuetatik entzuteko berbera eskatzen digu. Beste nahasketa bat eginda beste kasko batzuetara bidali.

Teknikoaren eskaerak betetzeko, kontuan hartu behar dugu phones eta control room irteerak bus berdinera konektatuta daudela. PFL egiteko, arreta jarri beharko diogu main mix alboan dagoen mode botoiari, solo erabiltzean PFL busera bidaltzeko soinua. Sakatzen badugu, hori egingo du.

Seinalea grabagailu batean sartzeko, atzekaldeko main outputs jack irteerak erabiliko ditugu.

7. Mahaia neutralizatu

Potentziometro guztiak zeroan jarriko ditugu hurrengo taldea mahaia berriz doitu dezan.