1soin/INS/Bozgorailuen galdetegia

De Portfolio Academico
< 1soin‎ | INS

Zein motatakoa dira gaur erabiltzen diren bozgorailu gehienak?

Dinamikoak, baina beste motatakoak ere badaude.

Deskribatu mota horretako bozgorailuen funtzionamendua eta bere parteak

Como funciona altavoz3.png

Bozgorailu dinamiko bat transduktore elektriko-mekaniko-akustiko bat da. Lehenengo bihurketan, bi zati hartzen dute parte, haria eta imana. Elektrizitatea haritik pasatzean, imana mugiarazten du. Imana, aldi berean, bozgorailuaren konora itsatsita dago. Horrela, imana mugitzean konoa mugitzen da, eta soinua sortzen da.

Zeintzuk dira bozgorailuen ezaugarri teknikoak? Azaldu.

  • Inpedantzia: Audio seinaleari egiten dion erresistentzia.
  • Maiztasun erantzuna: Zein maiztasun erreproduzitzen duen.
  • Potentzia: Zenbat watio arte lan egin dezaken.
  • Sentsitibitatea: Zenbat SPL arte lan egin dezaken.
  • Directibitasuna edo dispertsioa: Ardatzetik kontatuta, zein angelu daukan bozgorailua 6 dB baino gehiago galdu arte.

Bilatu bozgorailu mota ezberdinak funtzionamenduaren arabera eta deskribatu bakoitza laburki.

Bozgorailuek, haien funtzionamendu printzipioaren arabera, mikrofonoen bezalako sailkapena izango dute.

  • Dinamikoak: Hari eta iman mugikor bat baino ez dute eramaten. Imana konora itsatsita dago, eta imana mugiaraztean soinua sortzen da.
  • Kondentsadorezkoak: Hiru xaflaz konposatutako bozgorailua da, eta kondentsadore baten funtzionamendua jarraitzen du. Ertzetan dauden bi plakek kargatuta daude, eta erdiko plastikozko mintzari audio seinalea sartzen zaio; horrela, mintz hori mugituko da eta soinua sortuko du.
  • Piezoelektrikoak: Mikrofono piezoelektrikoek bezala, poliester edo zeramikaz osatuta daude, eta tentsioa sartzean bibratzen dute.
  • Zintadunak: Zintadun mikrofonoak bezala, xafla metalikoez osatuta daude, eta bi imanen artean kokatzen da. Audio seinalea ematean, bi imanen arteko oreka apurtzen da eta xafla mugitzen da.

Bilatu bozgorailu mota ezberdinak erreproduzitu ditzakeen frekuentzien arabera.

Hiru taldeetan sailkatzen dira normalean, baina ez dira bozgorailu guztietan betetzen.

  • Woofer: 100 eta 1000 Hz artean.
  • Mid-Range: 1000 eta 5000Hz artean.
  • Twitter: 5000 eta 150000Hz artean.

Zer dira kutxa akustikoak? Zein motatako kutxa akustikoak daude? Deskribatu bakoitza laburki.

Kutxa akustiko batek bozgorailuak izaten ditu bere barruan, eta egitura fisikoa izateaz aparte, soinuari erresonantzia ematen dio errendimendua gehitzeko. Oinarrizkoa kutxa itxia da, baina mota gehiago daude, duten irekieren arabera: bass-reflex, igortzaile pasiboa, transmisio linea...