1soin/CES/Kafea eta gailetak

De Portfolio Academico
< 1soin‎ | CES

Esperientzia pertsonala

Urte askotan zehar, abesti hau instrumentalki osoa dela pentsatu nuen. Hori dela eta, soinu sistemak frogatzeko erabiltzen nuen. Hori horrela den demostratzearren, abestia bi erara aztertu dut.

Lehenengo era oso simplea izan da. Abestiaren espektroa begiratu eta konparatu dut zarata arrosaren espektroarekin, eta nahiko antzekoak direla ikusi dut. Hortik aurrera, multitrack pista bat topatzen, analisi sakonago bat egin dut.

Abestiaren analisia

Aurkezpenean egindako analisian abestian zehar instrumentu bakoitzaren garrantzia eta papera aztertu nituen eta instrumentu ezkutuak bilatu nituen, multitrack grabaketari esker.

https://www.youtube.com/watch?v=ZnA25VroMEo (7-Track)

https://www.youtube.com/watch?v=6KIgs8bt9mA (8-Track, aurkezpenean erabilita)

Abestiaren fitxa

  • Kaleratzea: 2003
  • Generoa: Nu metal
  • Idazleak: Amy Lee, Ben Moody eta David Hodges
  • Luzera: 3:56
  • Ahotsa: Amy Lee
  • Rap: Paul McCoy (12 Stones)

Konposaketa

Amy Lee, abestiaren konposatzaile nagusia, esandakoaren arabera, abestia esanahai anitz izan daiteke. Hoien bat gertatu zitzaion anekdota batean oinarrituta dago. Egun batean, jatetxe batean itxaroten, lehen momentuan ezezaguna zen gizon batean topatu zen. Hitz batzuk partekatu ostean, bera galdetu zion pozik al zegoen. Amyk konturatu zen ez zela horrela, bere buruaz ezkutatzen ari zela, kutsakorra zen erlazio batean zegoelako. Beste elkarrizketa batean esan zuen azken finean abestia irekia izateaz dihoala, eta denbora batean galdu dituzun gauza askoren aurrean esnatzeaz.

Testuingurua

Abestia 2003ko apirilaren 22an argiataratu zen, "Fallen" hasiera albumeko lehenengo single bezela. Produktoraren hitzetan, abestia irratietara saltzen ari zirenean, rock irrati gehienek ez zuten pianoa eta neska-ahotsak jarri nahi. 2004an abestia Daredevil soinu bandan sartzean, irratiek abestia berriz eskatzen hasi zuten.

2000. hamarkadaren hasieran kokatzen gara abesti hau aztertzean, eta ezin diogu uko egin momentuan gertatzen ari zen musika saltzearen sistemaren aldaketari. iTunes 2003an agertu zen, abesti hau eta sei egun geroago; eta Napster bakarrik bi urte lehenago itxiarazi zuten. Evanescence diskaetxe txiki batean egon arren, iTunes-eko lehen momentuetan egon zen, eta hiru formatuetan argitaratu zuen diska (CD eta digitala lehen momentuan eta gero DVDan).

Anekdota bezela, Estatu Batuetako eliza eta diska denda askok lehen momentuan rock kristau bezela katalogatu zuten. Produktorak momentu horretan gutun bat bidali izan behar zieten Evanescencek talde sekular bat zela aitortuz, eta letra interpretatu daitezen arren, haiek ez zirela merkatu horren parte.

Bideo musikala

https://www.youtube.com/watch?v=3YxaaGgTQYM

Daredevil pelikularen estetika partekatzen duen bideoa da.