Soinu formatuak

De Portfolio Academico

Sarrera

Fitxategi formatu batek informazioa fitxategian nola gordetzen den definitzen duen estandarra da. Sistema informatikoetan, ordenagailuek bakarrik bit-ak gorde ditzakete. Hoiei orden eta zentzu bat emateko fitxategi formatuak sortzen dira; 0 eta 1 zenbakien segidak esanahai konkretua izateko, hain zuzen ere.[1] Soinu fitxategien kasuan, batez ere soinuaren irudikapena gordeko dituzten fitxategiak izango dira, informazio osagarria ere jasotzeko aukerarekin.

Dokumentu honetan, formatua bera aztertzeaz aparte, konpresioari begirada sakona ere emango diogu. Konpresioa bit kopuru osoa murrizteko tekniken multzoa da, fitxategiaren tamaina murrizteko helburuarekin. Konpresio teknika ezberdinekin tratatutako informazioa fitxategi formatu ezberdinetan sartu daitezke, adibidez, OGG fitxategi batean MP3-an konprimitutako soinua sartu daiteke. [2]

Soinu digitalaren azalpen laburra

Iturria: Wikipedia

Formatuen azalpenarekin hasi baino lehen, soinu digitalaren sorrera eta konposizioa kontuan hartu behar ditugu. Soinu digitala sortzerakoan, digital bihurtu behar dugun iturri analogiko batetik abiatzen gara normalean. Soinu hori digitalera pasatzerakoan, segundo bakoitzeko hainbat lagin hartzen dira (normalean Nyquist teorema jarraituz), bere balio analogikoa neurtzen da eta bit-etan dagoen balio bat ematen zaio. Prozezu honi PCM deitzen zaio, eta horren ondoren, interesatzen zaigun konpresio eta formatura egokituko dugun 0 eta 1en segida bat izango dugu. Segida honetan, lagin guztiak bit kopuru berdina badaukate, eta ez bazaie argoritmo bat aplikatzen, linealki uniformea dela esango dugu, eta LPCM deituko diogu. [3]

Konpresioa

Behin datuen segida hori sortuta, konpresioa aplikatzea aukeratu dezakegu. Konpresio hori bi motatakoa izan daiteke: galera gabekoa edo galeraduna. [4]

Galera gabeko audio konpresioa

Galera gabeko konpresioa datuak espazio gutxiagoan gordetzea ahaltzen du, informazioa galdu gabe. Datu originalak berreskura daitezke konprimitutako datuetatik abiatuta.

Datuen aurrezpen hau normalean soinu eta isiluneari bit kopuru ezberdina ematen eskuratzen da. LPCM konprimitu gabeko soinuan, iraupen bereko soinu unitate bik bit kopuru bera izango dute. Galera gabeko konpresioan, berriz, soinua bit kopuru gehiago izango ditu, eta konpresioa isilunetan aplikatuko da.

Galera gabeko konpresio sistema erabilienak FLAC eta ALAC dira, biek 2:1 konpresio erlazioa emanez. Hau da, LPCM-an soinu bera bit kopuru bikoitza okupatuko du, batez beste. Gaur egun, FLAC eta ALAC lizentzia askepean daude, eta haien arteko oinarrizko ezberdintasuna jasatzen dituzten lagin bakoitzeko bit kopurua da. FLAC 4 bit-etik 24 bit-era edozein kopuru jasatzen du [5]; ALAC, aldiz, 16, 20, 24 eta 32 bit bakarrik jasatzen ditu.[6]

Galeradun konpresioa

Galeradun konpresioa soinuaren bit kopurua are gehiago murriztea ahaltzen du, soinuaren informazio parte bat kenduz eta datuak sinplifikatuz. Prozezu hau psikoakustikaren limiteak aprobetxatuz egiten da batez ere; giza entzumena nabarituko ez dituen aldaketak eginez, eta, ahal den einean, zarata gutxi sartuz.

Galdedun konpresioen artean, MP3 ezagunena da, baina beste asko topatu ditzazkegu. Adibidez, Vorbis eta Opus, lizentzia askea dutenak; edo WMA eta AAC, Microsoft eta Apple garatutak, hurrenez hurren.

Fitxategiaren sorrera eta formatua

https://en.wikipedia.org/wiki/Comparison_of_video_container_formats#Audio_formats_supported

Erreferentziak eta informazio iturriak