1soin/SAU/3. Ebaluazioaren laburpena
Aldez aurretik grabaturiko soinu efektuekin, sor daitezkeen eragozpenak efektuaren kronometrajea egokia ez izatea, efektu ezberdinetako giroak akoplatzea edo efektuaren dinamika egokia ez izatea dira.
Foley efektuak akustikoki “hilak” diren estudioetan grabatzen dira, mikrofonoa soinu iturritik gertu jartzen soinu lehorra eskuratzeko.
Soinu jasoera akzioan zehar egiten ez bada, hobe dugu akzioaren aurretik grabatzea, mikrofonoaren distantzia kontuan hartuz, kritikoa baita.
Sarrien erabiltzen den mikrofonoa elektrostatikoa da, detaile sotilak eta iragankorrak (atekolpeak, tiro-hotsak, kristal apurtuak, oinatzak...) hartzeko gaitasuna dela-eta.
- Norabide bakarreko elektrostatikoak (super, hiper eta ultrakardioideak) hobesten dira, soinu bildua jasotzen baitute, giro gutxirekin.
- Malgutasuna handiagoa ematen dute perspektiba aldakorretan: hain direktiboa den mikrofono bat zentimetro batzuk mugituta, dezimetro batzuk mugitu dela emango du.
Mikrofonoaren kokapena kritikoa da, Foley estudioan pantailaren ingurua erreproduzitu behar baita ahalik eta hoberen.
- Mikrofono/iturria distantziari dagokionez, zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta zehatzagoa, barrukoagoa (íntimo) eta lehorragoa izango da soinua.
Aurre-anplifikazioa duen mikrofono bat erabili behar da, tarte dinamikoa handia baita.
- tolesten ari den paper batena edo zorura erori diren orratzena bezalako soinuak grabatu ahal izateko;
- murrizpena eta konpresioa oso gutxitan erabiltzen dira grabaketan eta postprodukzioaren azken etapetan sartzen dira.
Foley efektuak sarritan monoan grabatzen dira eta audioaren post-produkzioaren azken etapan irudi estereoa sortzen da.