1soin/INS/3. ebaluaketaren laburpena
De Portfolio Academico
Akustika II
Xurgapena
Material guztiak xurgatzaileak dira. RT gutxitzeko material xurgakorra erabiltzen da. RT handitzeko material isalatzaileak erabiltzen dira.
- Material porotsuak: Zuntzez osatutakoak. Soinuaren energia beroan bihurtzen dute. Xurgapen handiagoa dute maiztasun altuetan.
- Material durundatzaileak: Oso banda estuan xurgatzaileak diren materialak dira, erresonatzia sortzen den maiztasun baten inguruan.
- Mintz erresonatzaileak: Uhin bat panelaren gainazala jotzen duenean, barruan daukan mintz bat bibratzen du.
- Helmotz erresonatzailea: Esfera forma duen zulo batez osatuta, non xurgapena gertatuko da.
- Xurgatzaile anekoikoak: Poliuretano eta ikatzez osatutako triangeluak. Angelu eta materialak direla eta, xurgapen koefiziente handia daukate.
Islapena
Material batek xurgapen koefizientea txikia daukanean, islapena sortzen du. Zonalde batzuk indartzeko erabilgarria izan daiteke. Material gogorrak eta ez-porotsuak dira. Hiru mota:
- Gainazal irregularrak: Areto baten barruan aurkitzen ditugun elementuak.
- Gainazal konbexuak: Soinu uhinak modu dibergentean islatzen ditu.
- Komertzialak: Difusioa lortzeko eta eremu akustiko homogeneo bat lortzeko soinuanorabide guztietan islatzeko tresnak daude.
Kalitate akustikoaren parametroak
- Erreberberazio denbora (RT): 1,5 segundotik gora izaten bada hizlari batek esaten duena ez dugu ondo ulertuko.
- Soinu/zarata erlazioa (S/N): Soinuaren intentsitatea aretoak berak daukan berezko zarataren gainetik mantendu behar da.
- Soinu eremuaren uniformetasuna: Soinu maila berdintsua mantendu behar da areto guztian.
- Ulermena: Bai hitza, bai instrumentuak ondo ulertu behar dira.