1soin/INS/Behringer X32 ariketa
1go atala
Mahaia neutralizatu
Besterik adierazi gabe, nahasmahai honek eszena bat dakar "Blank" deitzen dena. Hau kargatzean nahasmahaia fabrikanteak lehenesten dituen balioetara bueltatzen da. Eszena hau kargatzeko, Scenes atalan View sakatu behar dugu, eta han Blank eszena bilatu eta kargatu.
http://behringerwiki.music-group.com/images/4/45/SceneAssignMute_Callouts.png
Input 1ean mikro bat jarri eta CH1era eraman
Routing atalean sartu behar gara horrelako eragiketak egiteko (sarrerak kanalez aldatu, irteerak seteatu...). Routing sakatzean topatzen dugun lehenengo pantaila sarrerak konfiguratzeko balio digu. Kanalen eta sarreren arteko konexioa ezarrita topatuko dugu nahasmahaia piztean, eta hau orden logikoan egongo da (lehenengo sarrera lehenengo kanalean, etab.)
http://behringerwiki.music-group.com/index.php?title=File%3ARouting_OperationalOverview.png
Input 17an mikro bat jarri eta CH9ra eraman
Irudian ikusi dezakegun bezala, sarreran 8ko taldeetan batzen dira. Hau routing-a aldatzean kontuan hartu behar dugu, hemendik ezin dugulako, adibidez, hirugarren kanalean 15. sarrera jarri. Gure kasuan Input 17a hirugarren taldeko lehenengo input-a denez, eta bederatzigarren kanala bigarren taldeko lehenengoa, arazorik gabe linkatu ditzakegu, Inputs 9-16 zutabean Local 17-24 aukeratzen. Kontuan hartu behar dugu nahasmahai honetako routing aukeran sarrerak bere kokapen fisikoaren arabera izendatzen direla, eta Inputs hitza kanalaren sarrera "birtualari" erreferentzia egiten diola.
Behin sarrerak ezarrita, kanal bakoitzak duen kanalean aldaketak agertzen dira, erreferentzia argi izateko. http://behringerwiki.music-group.com/images/thumb/5/53/ScribbleStrip_OperationalOverview.png/150px-ScribbleStrip_OperationalOverview.png -> Eredua