1soin/SAU/Ariketa teorikoa: Zinema gidoia

De Portfolio Academico

Idatzizko ariketa da, bertan Internet eta liburutan arakatuz hurrengo informazioa jaso behar duzue:

Zer da sekuentzi bat: Jarraian gertatzen den akzio dramatikoaren zatiketa da sekuentzia. Istorioaren zati bat kontatzen duen parte bat da, bere barruan eszenak izango dituena.

Zer da eszena bat: Denbora, leku eta egoera zehatz batean kokatzen gaituen sekuentzi baten partea da. Plano ezberdinez osatuta dago.

Zeintzuk plano mota daude:

Plano Orokor Luzea
  • Plano orokor luzea: Protagonistari bigarren mailako garrantzia ematen zaio plano honetan, bere ingurua erakusteko balio duelako. Deskibapen balorea du gehienetan, baina balore dramatikoa ere izan daiteke, bere bakartasuna, etab. erakusteko.
Plano Orokorra
  • Plano orokorra: Bai protagonista bai bere ingurua erakusten duen plano mota.
Plano Osoa
  • Plano osoa: Protagonista osotasunean erakusten duen planoa.
Plano Amerikarra
  • Plano amerikarra: 3/4eko planoa ere deituta, protagonista burutik belaunetara erakusten duen planoa.
Plano Erdia
  • Plano erdia: Gerritik gora agertzen da pertsona.
Lehen planoa
  • Lehen planoa: Pertsonaiaren burua eta sorbaldak agertzen dira.
Archivo:Ad Zehastasun.jpg
Zehastasun planoa
  • Zehaztasun planoa: Zati oso zehatza erakusten digu, objektuekin erabiltzen da.

Kamarak izan ditzaken angulazio ezberdinak:

Bi ardatz ezberdinduko ditugu angulazioak definitzeko, bertikala eta horizontala. Ardatz bertikalean:

Archivo:Kamara angeluak bertikala.gif
Ardatz bertikaleko angeluak
  • Zenitala: Satelite batetik edo helikoptero batetik hartu balitz bezala egindako planoa da; goitik, hain zuzen ere. Objetu edo subjetuak 90 graduko angeluarekin erakusten dira. Gehienetan irudiaren efektu estetikoa du.
  • Pikatua: Kamerak begien altuerara baino pixkat goiago kokatzen da (subjektuen kasuan) edo altuera ertaienan (objetuen kasuan), kamera lurzorurantz bideratuta. Erabiltzen da norbait behekoa edo ahula den erakusteko.
  • Kontrapikatua: Kamera aurrez aurre eta altuera ertainean baino pixkat beheago kokatzen da, pixkat gora begira. Pikatu planoaren kontrako planoa da. Goratzeko eta goraipatzeko balio dio subjektuari edo objektuari.
  • Nadir: Kamera lurzoruaren mailan jartzen da, sujetuarekiko erabat behean. Maila estetikora erabiltzen da dramatismoa emateko, eszenarako interesa edo dinamismoa eragiteko erabiltzen da.

Ardatz horizontalean:

Ardatz horizontaleko angeluak


• Kamararen Mugimendua:


Erreferentziak