1soin/INS/UD3: Akustika/Egokitze Akustikoa
Xurgapen koefizientea: Materiale guztiak xurgatzaileak dira, baina zurgapen maila ezberdinak dauzkate. Xurgapen maila zehazteko xurgapen koefizientea erabiltzen da. Eskala 1.0-tik 0.0-rakoa da. 1 koefizientea duten materialeek soinua erabat xurgatzen dute, eta 0.0 koefizientea duten materialeek guztiz isladatzaileak dira. Materialeen xurgapen maila, uhin luzeraren arabera ezberdina da.
Erreberberazioa: Areto itxietan, soinu uhinak pareten kontra jotzean, islapenak sortzen dira. Islapen horien batuketa sortzen duen soinu efektua, jatorrizko soinuaren “buztana” bezala antzemango dugu. Honi erreberberazioa deituko diogu.
Erreberberazio denbora: Soinu iturria bukatzen denetik 60 dB-tako jaitsiera egiteko behar duen denbora. 1900 urtean W.C.Sabine-k aretoen erreberberazio denbora (RT) neurtzeko irizpidea deskribatu zuen.
[math]\displaystyle{ RT = \frac{0,16\cdot V}{A} }[/math]
Non RT (erreberberazio denbora), V (aretoaren bolumena), A (zurgapen maila). Formula honen arabera, erreberberazio denbora aretoaren bolumenarekiko proportzionala da, eta zurgapen mailarekiko alderantzizko proportzionala da.
Gomendaturiko erreberberazio denbora: Ez dago aretoekiko eta soinuaren mota bakoitzeko denbora zehatz bat. Dena den, BBCko adituek, haien kalkuluak oinarritzat hartuz, taula hau sortu dute:
Room modes: "Gelen moduak" bezela itzulita, gela batean soinua horma ezberdinen azalen kontra jotzean sortzen da. Hedatzen den ardatzen arabera, hiru mota ezberdintzen ditugu: axiala, tangentziala eta zeharkakoa. Modu hauek gertatzen dira gelaren tamaina eta emititzen den frekuentziak bat datozenean. Interferentzia guztiak bezala, gelaren leku batzuetan soinua desagertuko da eta besteetan indartuko da. Formula honekin kalkulatu ditzakegu modu guztiak:
[math]\displaystyle{ F = \frac{c}{2} \cdot sqrt(\frac{p^2}{L^2} + \frac{q^2}{W^2} + \frac{r^2}{H^2}) }[/math]
Non:
- F= Frekuentzia
- c = soinuaren abiadura (344 m/s)
- L = Gelaren Luzera
- W = Gelaren Zabalera
- H = Gelaren Altuera
p, q eta r modu bakoitzaren emaitza emango digu.