Sistema nagusia eta subsistemak
Main Field
Main Field, bozgorailuen muntaketetan, sistema nagusia dela esaten dugu. Sistema honen helburua ahalik eta entzunlego-azalera handiena hartzea da. Bozgorailu bat edo gehiagoz osatuta egon daiteke. PA (Public Adress) modu ezberdinetan agertu daiteke.
Subsistemak
Side Fill
Out Fill
Main fieldak betetzen ez duen zatietako bat betetzeko erabiltzen da, alboetan hain zuzen ere. Main field-a baino txikiagoa izaten da.
Front Fill
Front Fill-aren helburua akustikoki lehenengo lerroak betetzea da. Hau da, distantzia laburretarako subsistema da Main Fill-aren potentzia indartzeko.
Center Fill
Sistema nagusiaren bozgorailuak distantzia handietara daudenean, erdialdeko eremua Center fill-aren bitartez indartzen da.
Down Fill
Main Field-aren parte diren kutxak dira, arrayaren beheko partean kokatzen direnak eta estaldura handiagoa dutenak (normalean 120º). Batzuetan Front Fill subsistema ordezkatzen du. Subsistema honen helburua sistema nagusiaren azpiko eremua indartzea da.
InFill
Delay dorrea
Subsistema hauek sistema nagusitik oso aldenduta daude. Izatez, sistema nagusiaren seinaleak bere hedapenean jasaten duen maila jaitsiera zuzentzeko balio du. Subsistema hauei delaya aplikatu behar zaie sistema nagusiaren uhin fronteak atzerapen sistemararte heltzeko behar duten denbora zehaztuz. Delaya ez aplikatzekotan, atzerapen sistemaren aurrean dagoen entzulegoak bi seinale entzungo ditu, eta bestalde, orrazi-iragazki bat sortuko da maiztasun erantzuna okertuz.
Line Array
Lerro batean bata bestearekin lotuta dauden bozgorailu sistema bat da. Honen bidez, bozgorailu tradizionalak baino modu hobeago batean bidaltzen da soinua. Line array sistemak edozein norabidetan jarri daiteke, baina bere erabilera tipikoena, publikora zuzenduta eta modu bertikalean jartzea da, horrela, ez da energiarik galtzen publikoaren gainetik eta soinu guztia publikora doa.