2soin/CSO/UD2
De Portfolio Academico
< 2soin | CSO
Revisión del 11:36 23 ene 2018 de Inigosendino (discusión | contribs.) (→FOH nahasmahaien irteerak soinu sistemaren arabera)
Gidoien araberako FOH antolakuntza
Rider
Riderra arlo teknikoa eta antolakuntza eta produkzioaren zehaztasunak biltzen dituen dokumentua da. Rider batean honako elementu hauek topatzen ditugu:
- Eszenatokia eta musikoen kokapena
- FOH nahasmahaiaren sarrerako kanalak, mikrofono modeloak, insertoak eta FXak.
- Monitoreen bidalketak eta bere kokapena eszenatokian.
- Mikro eta DI zenbakiak eta kokapena eszenatokian.
- PA eta FOH ekipamendua.
- Backline.
Gidoi artistikoa
Eszenatoki batean uneoro ditugun gertakizunak.
Kasuak kasu, gidoia aldatzen da:
- Musika kontzertuak eta festibalak: Kantaren zerrenda eta kanta bakoitzean parte hartzen dituzten soinu tresnak.
- Antzerki gidoian, bertan era sekuentziatuan antzezleek egindako mugimenduak, hitz egiten duena, argiztapena, soinua etab. agertzen dira.
- Operan, libretoa markatzen digu antzezlanaren erritmoa era zekuentziatu batean. Deskribapenak, elkarrizketak, abestien letrak...
- Musikala...
FOH nahasmahaiaren antolakuntza
Muteo taldeak
Arazoa | Irtenbidea |
---|---|
Eszenatokitik irten eta mikroak irekita | Erabiltzen ez diren
mikroak muteatu. |
Presentzia galdu mikroak irekita geratzen |
FOH nahasmahaien irteerak soinu sistemaren arabera
Matrix
Nahasmahaiaren irteerako sekzioan dago.
Formato analogiko nahasmahai analogikoetan eta digitaletan aurkitzen den irteerako sekzio bat da. Normalean, matrix, nahas-mahai baten barruan dagoen nahas-mahai bezela ulertzen dugu: ohiko nahas-mahaiaren