1soin/CES/Musika eta telebista historian zehar
Telebistaren agerpenetik, komunikabide honen eta musikaren arteko erlazioa estua izan da. Alde batetik, irudiko elementuen osagarri bezela musika funtsezkoa delako. Bestetik, eduki garrantsitzua izan delako urteetan zehar. Lan honen bitartez, Espainiako telebista (publikoa batez ere) eta musika arteko harremana ikertuko dugu. Honetarako, ildo kronologikoa jarraituz, musika eta telebista arteko harremana aztertuko dugu sei gertaera garrantsitzu ardatz bezala erabiltzen.
Telebistaren hasiera eta musika
Telebistaren ibilbidea Espainian 1956an hasten da. TVEko emisioak Habana hiribidean zegoen txalet batean hasi ziren, NO-DOak jaso zuen bezala. Telebistaren lehenengo urteak ikertzeko, NO-DOra jo behar dugu, garai horretan grabateka magnetikoko euskarriak ez zirela Espainiara heldu.
Telebistaren lehenengo emisioa Espainian, diskurtso eta emisio ofizialez aparte, dantza eta musikaren presentzia handia izan zuen, orkestra batekin eta Emaukumeen Atalaren abesbatza eta dantzekin[1]; ez bakarrik grabaketa sistemak ez zeudelako garatuta, baita zuzenean emititzeko eduki errezena zelako. Hurrengo urteetan, programazioa garatu arte, ekoizten ziren edukiak musikalak izaten jarraitzen ziren, bai ekitaldi berezietan[2] bai sortu ziren telebista eskoletan[3]. Garaikoek esan zuten bezala[4], telebistaren hasieran edonork irten ziteke zerbait jotzera arazoak konpontzen ziren arte.
Telebistaren lehenengo hamarkadan, programazioa handitzen zihoan ahala, saio hauen iraupena handituz joan zen ere, eta haien banaketa eta definizioa zehaztuz. Hauen artean bi saio nabarmendu ziren. Batetik, Escala en HI-FI, eta bestetik, Galas del Sábado.
Escala en HI-FI[5] abestiekin soilik osatutako lehenengo saioa izan zen. Saio honetan, hasieran zuzenean egindakoa, aktore batzuk abestiei irudia eta dantza jartzen zioten, askotan abestiek kontatzen zuten istorio ezberdina osatuz. Bere momentuan saio berritzailea izan zen, eta oso ezaguna bihurtu zen.
Galas del Sábado[6], bere partetik, ikuskizun musikalak zituen barietate saioa zen, geroago egingo ziren galen antzera.
Saio bi hauek pixkat beranduagokoak izan arren, programazioa 1965etik aurrera grabatzen hasi zelako, telebista eta musikaren arteko momentuko erreferentzia ematen digute.
Eurovision: Europako musika/telebista lehiaketa
Espainian telebista hasten ari zen aldi berean, Europan musika eta telebista batzen zituen beste proiektu bat prestatzen ari zen.
Europako telebista garratsitzuak sortzen ziren einean, haien artean edukiak batzeko beharra aurreikusi zuten. Behar hau asetzeko, UER erakundea sortu zuten. Erakunde honek europako irrati eta telebista batasun bat zen, eta telebistako edukiak partekatzeko sare bat sortu zuten bere barruan; Eurovision hain zuzen ere.
Sare honi edukiak emateko, 1955. urtean abesti festibal bat sortzea proposatu zuen momentuko UERko presidentea. Horrekin batera, garaiko baliabide teknikoak frigatzeko, San Remoko festibala emititu zuten sareko hainbat kateen bitartez. Froga hau arrakasta handia izan zen, eta hurrengo urtean Eurovision abesti festibala jaio zen.
Lehenengo urtetan, festibal bezela antolatzen zen show bat zen, non musika eta bere interpretazioa antolakunyzaren ardatza ziren. Hori zela eta, musikarekin erlazioa zuten hainbat arau sortu ziren. Adibidez, entzuten ziren soinu guztiak eszenatiokian zeuden artistek edo antolatzaileek kontratatzen zuten orkestra sortu behar zituzten. Aldi berean, eta garaiko telebista ikuskizunekin batera, eszenografia ez zen oso garatua.
Musikari dagokionez, arauek bi berrikuspen garrantsitzu jasan izan dute. Lehenengoa, 1973an, noiz atzeko pistak erabiltzea onartu zen, baina entzuten ziren instrumentu guztiak eszenatokian ere ikusgai izan behar ziren. Ordenagailu bitartez sortutako soinuak agertu zirenean, arauaren bigarren parte honek zentzua galdu zuen, eta 1997an behar hau kendu zen, arauaren aldaketa aurreikusiz.
Zuzeneko musikaren desagerpena Eurovisionen 2004an gertatu zen, baina urte batzuk lehenago, 1999an, antolatzaileek ez zuten orkestra bat kontratazeko beharrik. Urte horretan orkestra desagertu zen, eta zuzenezko instrumentuen erabilera gutxituz joan zen.
Dena den, musika zein telebista ikuskizun bateko ikuspuntua hartu arren, bere motatako emisio ikusiena izaten jarraitzen du, milloika ikusle bilduz eta gero eta herrialde gehiago bereganatuz.
Urte bukaeraren saio bereziak
Espainiako telebistaren hasieraren azken iraultza, 70. hamarkadaren inmobilismoaren aurretik, urte bukaeraren saio bereziak izan ziren. Bi motatakoak topatzen ditugu gaur egun, umorezkoak, 12 kanpaien aurretik, eta musikalak, gauean zehar emititzen direnak.
Saio mota hauek 1964an[7] hasi ziren, 12 kanpaiak emititzen hasi eta bi urte geroago. Beste saio batzuk bezela, guztiz grabatuta dauden saioak izan dira lehen momentutik, eta batez ere azken hamarkadetan, playback-ean eginda. Gehienentan zati bat emititzen da gauerdi baino lehen eta beste zati bat gauerdi ostean[8].
Saio hauen papera ulertzeko, urte bukaeraren egunaren telebistaren kontsumoa aipatu behar dugu. Telebistek egiten duten zatiketa, gaueko 10etik 11:30era arte umorezko saioak programatuz, eta 11:30etik aurrera musika programatuz, ikusleek egiten dutenarekin oso lotuta daude, normalean kanpaien ostean telebista bigarren plano batera pasatzen da. Saio hauek, gainera, bere lehenengo momentutik produkzio oso luzea izan duten saioak dira, normalean irailean grabatzen hasten direlako.
Bere partetik, erreferentzia izateko, 1988an hasi ziren umorezko saioak urte bukaeran.
80. hamarkada eta telebista
Telebistaren eta musikaren arteko bigarren
Musikan espezifikoak:
Popgrama 1977
Aplauso - Tocata 1983 - Rockopop 1988 larunbat arratsaldean - Musica si 1992 larunbat goizean
LA edad de oro 1983
Jazz entre amigos 1984
Septimo de caballeria 1997
la bola de cristal
- http://valenciaplaza.com/en-el-recuerdo-plastic-tve-2-1989
- http://laguiatv.abc.es/tops/20150529/abci-television-programas-musica-201505281956_1.html
MTV killed the TV star
1984an musikaren presentzia telebistan aldatuko duen katearen agerpena ikusiko dugu; MTV, hain zuzen ere. Aurresana balitz bezela, telebista amerikar honen emisioak The Buggleseko "Video Killed The Radio Star" bideoarekin hasi ziren. Dena den, bideoklipen hasiera, batez ere Espainian, bere hazia telebistan izan zituen.
https://www.youtube.com/watch?v=W8r-tXRLazs video killed the radio star
https://www.youtube.com/watch?v=XEQX1i8thhY europe en un dos tres
Erritmoa telebistan eta fan fenomenoa
Milenio berriaren hasiera Espainiako telebista eta musika arteko erlazioan iraultza bat suposatu zuen. Batez ere lehenengo hamarkadan, saio musikalen desagerpena gertatuko da, eta musika eduki bezala gau parteetan bakarrik emitituko da. Aldi berean, 'talent show'en urrezko garaia biziko dugu, Operación Triunfoko agerpenetik 2001ean.
Saio musikalak nola egiten ziren jakiteko, momentuko saiorik arrakastatsuena ikusi dezakegu. Hau Musica Sí deitzen zen...
Gaur egungo egoera
- http://www.apmusicales.com/david-trueba-la-musica-en-la-television/
- http://cadenaser.com/ser/2015/07/17/television/1437142475_056205.html
- http://cultura.elpais.com/cultura/2016/08/18/television/1471516236_282923.html
- http://cultura.elpais.com/cultura/2016/01/01/television/1451654664_514993.html
Erreferentziak
Testuan zehar agertzen diren erreferentziaz aparte, musika eta telebista arteko informazio gehiago topatu daiteke RTVEko artxiboan. Telebistaren hasiera ikertzeko ere, DIario ya egindajko blabla[9]
- ↑ NO-DO 722A, 1956ko azaroaren 5an argitaratuta.
- ↑ NO-DO 1556B, 1972ko urriaren 30ean argitaratuta.
- ↑ NO-DO 1302B, 1967ko abenduaren 18an argitaratuta.
- ↑ Informe Semanal: Historias de la Tele, 2006ko urriaren 28an emitituta.
- ↑ Escala en HI-FI, 1965eko azaroaren 28an emitituta.
- ↑ Galas del Sábado, 1968ko urriaren 12an emitituta.
- ↑ Wikipedia.Anexo:Programas especiales de La 1 en Nochevieja
- ↑ Especial fin de año 1968, 1968ko abenduaren 31an emitituta.
- ↑ http://tv_mav.cnice.mec.es/siglo/50/loaded_movies/guias/01_red/01_pdfs/30_primeros_anyos.pdf