2soin/GES/Estudioko apunteak

De Portfolio Academico

Irakaslea: Unai Kerexeta

MOTU 828mkII

Motu 828.png

MOTU 828mkII-a estudioetan zein zuzeneko ekitaldietan erabiltzeko aukera ematen du (stand-alone). 20 input eta 22 Output ditu (hauen artean ADAT I/O digitala eta S/PDIF estereoa) eta beste MOTU 828 edo 896-ekin kateatu daiteke. MAC eta PC sistematan erabili daiteke.

EZAUGARRIAK

  • 8 sarrera analogiko TRS (Jack) +4dB. (24 bit 96KHz konbertsoreekin).
  • 10 irteera analogiko TRS (Jack) +4dB. (24 bit 96KHz konbertsoreekin).
  • 2 sarrera konbo XLR (Canon)/ TRS (Jack) (24 bit 96KHz konbertsoreekin).
    • Mikrofono aurreanplifikatzailea
    • Phanton elikadura.
    • Send (atzekaldean). +4dB. Seinalea digitalizatu aurretik kanpora bidaltzen du prozezatua izateko (Nahasmaien “insert” konektorearen irteeraren baliokidea) eta ondoren TRS sarrera analogikoetatik sartu daiteke berriro.
  • ADAT optikoa I/O: 8 Kanale 44.1/ 48KHz edo 4 kanale 88.2/ 96KHz.
  • S/PDIF sarrera eta irteera. RCA konektoreen bidez edo zuntz optikoaren bidez konektatu daiteke “TOSLink”. TOSLink konektoreak ADAT-ek erabiltzen dituen berdinak dira. Behar izanez gero posible izango litzateke sarrera optikoa TOSLink bezala erabiltzea eta irteera ADAT bezala, edo aldrebez.
  • ADAT sync sarrera (9 pin). MOTU MKII-a, ADAT grabagailu batekin (edo gehiagorekin) sinkronizatzeko erabiltzen da. Bi konbertsore digital erabiltzen direnean laginketa nolabait sinkronizatu beharra dago beti. ADAT synk konektorea erabiltzen dugunean MOTU txartela sinkronismo katearen azkeneko atalean konektatu behar da. ADAT grabagailuak beraien artean konektatu (Sync Out-etik Sync In-era) eta azkeneko ADAT grabagailuaren Sync Out-a MOTU-aren Sync In-era lotu. Konekzio hau “Sample accurate” (lagin zehaztasuna) transferentziak egitea ahalbidetzen du. Honela ADAT grabagailuan hartutako pista, zuntz optikoaren bidez ordenagailura bidaltzen badugu (Cubase-ra adibidez) jatorrizko lokalizazioa mantenduko du eta ez du lagin bakar bat ere mugituko. Ordenagailutik ADAT grabagailura informazioa bidaltzen dugunean ere “sample accurate” izango dugu.
  • Word clock I/O. BNC konektorea. Sinkronismo seinalea bidali eta jasotzeko erabiltzen da. Word clock-a erabiltzerakoan tresna batek sinkronismo seinalea sortzen du (master) eta beste tresnak aginduak jasoko ditu “slave”. Hiru tresna konektatu behar direnean Word clock ezin da kateatu arazoak agertu daitezke eta, kasu honetan word clock banatzailea behar da.
    1. x2 eta ½: MOTU-aren laginketa frekuentzia 96KHz-tan finkatuta dagoenean 48KHz-ko word clock sinkronismoa erabili daiteke eta baita alderantziz ere, gauza bera gertatzen da 44.1KHz eta 88.2KHz frekuentziekin. Aldiz, 96KHz eta 44.1KHz ez dira bateragarriak ezta 88.2KHz eta 48KHz ere.
  • MIDI I/O. 16 sarrera eta 16 irteera. Edozein MIDI tresna (Kontrolatzaileak, sintetizatzaileak, samplerrak…) txartelera konektatu eta bere informazioa Fire Wire kablean zehar garraiatuko da. Laginketa zehaztasuna izango du erabilitako softwarea “Sample accurate” onartzen duenean behintzat: Cubase adibidez.
  • SMPTE I/O. MOTU-aren atzekaldean SMPTE sarrera eta irteera ikus ditzakegu (Jack konektoreak). Sarrera (IN), “Time code”-a zuzen jasotzeko erabiltzen da eta irteera (OUT) denbora kodea beste tresna batzuetara transmititu ahal izateko. Txartel honek dakarren “MOTU SMPTE Console” Softwarrarekin SMPTE kodea sortzeko eta kudeatzeko aukera izango dugu.
  • FIRE WIRE. IEEE 1394. Soinu txartela eta ordenagailuaren arteko informazio jarioa ahalbidetzen du. Bigarren konektorea MOTU txartel gehiago kateatzeko erabili ohi da. 96KHz edo 88.2KHz laginketa frekuentzia erabiliz gero gehienez bi unitate kateatu daitezke eta 48KHz edo 44.1KHz frekuentziekin, lau.

Alesis Digital Audio Tape

ADAT sistema, MDM (Modular Digital Multitrack) leen formatua izan zen. Alesis-ek asmatu egin zuen 1992 urtean.

ADAT sistemaren euskarria S-VHS bideo zinta magnetikoa da eta grabaketa helikoidala erabiltzen du. Bi erreprodukzio buru eta bi grabaketa buru erabiltzen ditu.

16, 20 eta 24 biteko koantizazioa eta 44.1KHz edo 48KHz-ko laginketa frekuentzia duten 8 pista grabatu ditzake. Soinua grabatu ahal izateko zinta formateatzen da denbora kodea itzatzen zaiolarik. (prozezu hau grabaketan ematen da baina komenigarria da grabaketa aurretik egitea).

FIRE WIRE / IEEE 1394

Apple Computer-ek asmatua 1990-ko hamarkadan, plataforma guztietan erabiligarria den estandarra bilakatu da.

Sony-k IEEE 1394 sistemaren bertsio bat erabiltzen du “i.Link”. Sistema honek IEEE 1394 arauak zehaztutako 6 konektoreetatik 4 besterik ez ditu erabiltzen, tresna elikatzeko beharrezkoak diren 2 konektoreak baztertzen dituelarik. Bi bertsio daude 400 Mbit segunduko banda zabalera duen Fire Wire 400 eta aurrekoaren banda zabalera bikoizten duen Fire Wire 2 (FIRE Wire 800 edo IEEE 1394b deitua baita ere). Bi bertsioak konpatibleak dira.

Abiadura altu honek Bideo eta Audio digitalerako aproposa egiten dute.

Ezaugarriak:

  • IBM-k garatutako 8B10B kodeak 8 bit-eko hitzak 10 bit-era bihurtzen ditu seinalearen distortzioa gutxituz eta trasferentzia abiadura haundituz.
  • USB 2.0-ak tresna txikien (Mouse...) elikadura ahalbidetzen du 2.5W-raino. Aldiz Fire Wire-ak 45W-eko energia maila ematen du.
  • Macintosh eta PC-rako balio du.
  • FireWire 400-ak 4,5 metrorainokoko kablea erabiltzen du eta Fire Wire 800, 100 metroko kableak erabili ditzake.

S/PDIF (Sony/ Philips Digital Interface Format)

Hasiera baten CD erreprodukzio tresnetan erabiltzen zen (Sony eta Philips-ek garatutako asmakizuna) baina ondoren beste soinu dispositiboetara edatu da: DVD, Minidisk, Car Audio, soinu txartelak...

S/PDIF-en jatorria AES/EBU-a da. Berau, grabaketa estudio profesionaletan soinu transmiziorako erabiltzen zen eta baita ere DAT sisteman. Izatez, S/PDIF eta AES/EBU oso antzerakoak dira, konektoreak besterik ez dira aldatzen: AES/EBU-k Canon erabiltzen du eta S/PDIF berriz, RCA edo TOSLINK (TOSLINK zuntz optikoa erabiltzen du zarata elektrikoen aurrean babes haundiagoa eskeintzen duelarik).

S/PDIF, PCM modulazioa duen seinale estereo digitalen transmisiorako erabiltzen da. Laginketa frekuentzia ezberdinak onartzen ditu eta honen ondorioz transferentzia abiadura aldakorra du. Sinkronizatu ahal izateko, BMC (Biphase Mark Code) izeneko fase kodifikazioa erabiltzen du.

S/PDIF, 192 tramako taldeetan transmititzen du informazioa. Trama bakoitzak bi sub-trametan zatitzen da (A eta B) eskerreko eta eskumako kanalak transmititu ahal izateko. Sub-trama bakoitzak 32 bit ditu eta honela antolatzen dira:

  • 0/3: Sub-trama identifikazio prozezurako. Ez dago beste daturik. NRZ kodifikazioa.
  • 4/7: Informazio auxiliarra (Kalitate txarreko audioa adib.). 4 bit hauek urrengo ataleko 20 bit-etara geitu daitezke audio kalitatea hobetzeko.
  • 8/27: PCM modulatutako audio digitala.
  • 28: Balidazio bit-a. Arazorik egonez gero irakurketa moztu egiten da.
  • 29: Erabiltzaile bit-a. Pista zenbakia, errep. denbora... informazioak garraiatzeko.
  • 30: fabrikatzaileen araberako beste datu batzuk.
  • 31: Akatsak detektatzeko bit-a.


AES/EBU SPDIF
Kablea Par trenzado (110 ohmio) edo koaxiala (75 ohmio) Koaxial (75 ohmio) edo zuntz optikoa
Konektorea XLR (Canon) edo 25 pineko D-Sub RCA, BNC edo Toslink
Seinale maila
Historia Edad Antigua
CAÍDA DEL IMPERIO ROMANO OCCIDENTE
Edad Media
CAÍDA DEL IMPERIO ROMANO ORIENTE
Edad Moderna
REVOLUCIÓN FRANCESA
Edad Contemporánea