2soin/GES/Estudioko apunteak
Irakaslea: Unai Kerexeta
MOTU 828mkII
MOTU 828mkII-a estudioetan zein zuzeneko ekitaldietan erabiltzeko aukera ematen du (stand-alone). 20 input eta 22 Output ditu (hauen artean ADAT I/O digitala eta S/PDIF estereoa) eta beste MOTU 828 edo 896-ekin kateatu daiteke. MAC eta PC sistematan erabili daiteke.
EZAUGARRIAK
- 8 sarrera analogiko TRS (Jack) +4dB. (24 bit 96KHz konbertsoreekin).
- 10 irteera analogiko TRS (Jack) +4dB. (24 bit 96KHz konbertsoreekin).
- 2 sarrera konbo XLR (Canon)/ TRS (Jack) (24 bit 96KHz konbertsoreekin).
- Mikrofono aurreanplifikatzailea
- Phanton elikadura.
- Send (atzekaldean). +4dB. Seinalea digitalizatu aurretik kanpora bidaltzen du prozezatua izateko (Nahasmaien “insert” konektorearen irteeraren baliokidea) eta ondoren TRS sarrera analogikoetatik sartu daiteke berriro.
- ADAT optikoa I/O: 8 Kanale 44.1/ 48KHz edo 4 kanale 88.2/ 96KHz.
- S/PDIF sarrera eta irteera. RCA konektoreen bidez edo zuntz optikoaren bidez konektatu daiteke “TOSLink”. TOSLink konektoreak ADAT-ek erabiltzen dituen berdinak dira. Behar izanez gero posible izango litzateke sarrera optikoa TOSLink bezala erabiltzea eta irteera ADAT bezala, edo aldrebez.
- ADAT sync sarrera (9 pin). MOTU MKII-a, ADAT grabagailu batekin (edo gehiagorekin) sinkronizatzeko erabiltzen da. Bi konbertsore digital erabiltzen direnean laginketa nolabait sinkronizatu beharra dago beti. ADAT synk konektorea erabiltzen dugunean MOTU txartela sinkronismo katearen azkeneko atalean konektatu behar da. ADAT grabagailuak beraien artean konektatu (Sync Out-etik Sync In-era) eta azkeneko ADAT grabagailuaren
Sync Out-a MOTU-aren Sync In-era lotu. Konekzio hau “Sample accurate” (lagin zehaztasuna) transferentziak egitea ahalbidetzen du. Honela ADAT grabagailuan hartutako pista, zuntz optikoaren bidez ordenagailura bidaltzen badugu (Cubase-ra adibidez) jatorrizko lokalizazioa mantenduko du eta ez du lagin bakar bat ere mugituko. Ordenagailutik ADAT grabagailura informazioa bidaltzen dugunean ere “sample accurate” izango dugu.
- Word clock I/O. BNC konektorea. Sinkronismo seinalea bidali eta jasotzeko erabiltzen da. Word clock-a erabiltzerakoan tresna batek sinkronismo seinalea sortzen du (master) eta beste tresnak aginduak jasoko ditu “slave”. Hiru tresna konektatu behar direnean Word clock ezin da kateatu arazoak agertu daitezke eta, kasu honetan word clock banatzailea behar da.
- x2 eta ½: MOTU-aren laginketa frekuentzia 96KHz-tan finkatuta dagoenean 48KHz-ko word clock sinkronismoa erabili daiteke eta baita alderantziz ere, gauza bera gertatzen da 44.1KHz eta 88.2KHz frekuentziekin. Aldiz, 96KHz eta 44.1KHz ez dira bateragarriak ezta 88.2KHz eta 48KHz ere.
- MIDI I/O. 16 sarrera eta 16 irteera. Edozein MIDI tresna (Kontrolatzaileak, sintetizatzaileak, samplerrak…) txartelera konektatu eta bere informazioa Fire Wire kablean zehar garraiatuko da. Laginketa zehaztasuna izango du
erabilitako softwarea “Sample accurate” onartzen duenean behintzat: Cubase adibidez.