1soin/CES/Musika eta telebista historian zehar

De Portfolio Academico

Telebistaren agerpenetik, komunikabide honen eta musikaren arteko erlazioa estua izan da. Alde batetik, irudiko elementuen osagarri bezela musika funtsezkoa delako. Bestetik, eduki garrantsitzua izan delako urteetan zehar. Lan honen bitartez, Espainiako telebista (publikoa batez ere) eta musika arteko harremana ikertuko dugu. Honetarako, ildo kronologikoa jarraituz, musika eta telebista arteko harremana aztertuko dugu sei gertaera garrantsitzu ardatz bezala erabiltzen.

Telebistaren hasiera eta musika

Telebistaren ibilbidea Espainian 1956an hasten da. TVEko emisioak Habana hiribidean zegoen txalet batean hasi ziren, NO-DOak jaso zuen bezala. Telebistaren lehenengo urteak ikertzeko, NO-DOra jo behar dugu, garai horretan grabateka magnetikoko euskarriak ez zirela Espainiara heldu.

Telebistaren lehenengo emisioa Espainian, diskurtso eta emisio ofizialez aparte, dantza eta musikaren presentzia handia izan zuen, orkestra batekin eta Emaukumeen Atalaren abesbatza eta dantzekin[1]; ez bakarrik grabaketa sistemak ez zeudelako garatuta, baita zuzenean emititzeko eduki errezena zelako. Hurrengo urteetan, programazioa garatu arte, ekoizten ziren edukiak musikalak izaten jarraitzen ziren, bai ekitaldi berezietan[2] bai sortu ziren telebista eskoletan[3]. Garaikoek esan zuten bezala[4], telebistaren hasieran edonork irten ziteke zerbait jotzera arazoak konpontzen ziren arte.

Telebistaren lehenengo hamarkadan, programazioa handitzen zihoan ahala, saio hauen iraupena handituz joan zen ere, eta haien banaketa eta definizioa zehaztuz. Hauen artean bi saio nabarmendu ziren. Batetik, Escala en HI-FI, eta bestetik, Galas del Sábado.

Escala en HI-FI[5] abestiekin soilik osatutako lehenengo saioa izan zen. Saio honetan, hasieran zuzenean egindakoa, aktore batzuk abestiei irudia eta dantza jartzen zioten, askotan abestiek kontatzen zuten istorio ezberdina osatuz. Bere momentuan saio berritzailea izan zen, eta oso ezaguna bihurtu zen.

Galas del Sábado[6], bere partetik, ikuskizun musikalak zituen barietate saioa zen, geroago egingo ziren galen antzera.

Saio bi hauek pixkat beranduagokoak izan arren, programazioa 1965etik aurrera grabatzen hasi zelako, telebista eta musikaren arteko momentuko erreferentzia ematen digute.

Eurovision: Europako musika/telebista lehiaketa

Espainian telebista hasten ari zen aldi berean, Europan musika eta telebista batzen zituen beste proiektu bat prestatzen ari zen.

Europako telebista garratsitzuak sortzen ziren einean, haien artean edukiak batzeko beharra aurreikusi zuten. Behar hau asetzeko, UER erakundea sortu zuten. Erakunde honek europako irrati eta telebista batasun bat zen, eta telebistako edukiak partekatzeko sare bat sortu zuten bere barruan; Eurovision hain zuzen ere.

Sare honi edukiak emateko, 1955. urtean abesti festibal bat sortzea proposatu zuen momentuko UERko presidentea. Horrekin batera, garaiko baliabide teknikoak frigatzeko, San Remoko festibala emititu zuten sareko hainbat kateen bitartez. Froga hau arrakasta handia izan zen, eta hurrengo urtean Eurovision abesti festibala jaio zen.

Lehenengo urtetan, festibal bezela antolatzen zen show bat zen, non musika eta bere interpretazioa antolakunyzaren ardatza ziren. Hori zela eta, musikarekin erlazioa zuten hainbat arau sortu ziren. Adibidez, entzuten ziren soinu guztiak eszenatiokian zeuden artistek edo antolatzaileek kontratatzen zuten orkestra sortu behar zituzten. Aldi berean, eta garaiko telebista ikuskizunekin batera, eszenografia ez zen oso garatua.

Musikari dagokionez, arauek bi berrikuspen garrantsitzu jasan izan dute. Lehenengoa, 1973an, noiz atzeko pistak erabiltzea onartu zen, baina entzuten ziren instrumentu guztiak eszenatokian ere ikusgai izan behar ziren. Ordenagailu bitartez sortutako soinuak agertu zirenean, arauaren bigarren parte honek zentzua galdu zuen, eta 1997an behar hau kendu zen, arauaren aldaketa aurreikusiz.

Zuzeneko musikaren desagerpena Eurovisionen 2004an gertatu zen, baina urte batzuk lehenago, 1999an, antolatzaileek ez zuten orkestra bat kontratazeko beharrik. Urte horretan orkestra desagertu zen, eta zuzenezko instrumentuen erabilera gutxituz joan zen.

Dena den, musika zein telebista ikuskizun bateko ikuspuntua hartu arren, bere motatako emisio ikusiena izaten jarraitzen du, milloika ikusle bilduz eta gero eta herrialde gehiago bereganatuz.

Urte bukaeraren saio bereziak

Espainiako telebistaren hasieraren azken iraultza, 70. hamarkadaren inmobilismoaren aurretik, urte bukaeraren saio bereziak izan ziren. Bi motatakoak topatzen ditugu gaur egun, umorezkoak, 12 kanpaien aurretik, eta musikalak, gauean zehar emititzen direnak.

Saio mota hauek 1964an[7] hasi ziren, 12 kanpaiak emititzen hasi eta bi urte geroago. Beste saio batzuk bezela, guztiz grabatuta dauden saioak izan dira lehen momentutik, eta batez ere azken hamarkadetan, playback-ean eginda. Gehienentan zati bat emititzen da gauerdi baino lehen eta beste zati bat gauerdi ostean[8].

Saio hauen papera ulertzeko, urte bukaeraren egunaren telebistaren kontsumoa aipatu behar dugu. Telebistek egiten duten zatiketa, gaueko 10etik 11:30era arte umorezko saioak programatuz, eta 11:30etik aurrera musika programatuz, ikusleek egiten dutenarekin oso lotuta daude, normalean kanpaien ostean telebista bigarren plano batera pasatzen da. Saio hauek, gainera, bere lehenengo momentutik produkzio oso luzea izan duten saioak dira, normalean irailean grabatzen hasten direlako.

Bere partetik, erreferentzia izateko, 1988an hasi ziren umorezko saioak urte bukaeran.

80. hamarkada eta telebista

Telebistaren eta musikaren arteko erlazioaren bigarren iraultza ulertzeko bi gertakizun kontuan hartu behar ditugu. Bata, historikoa izan zena, Frankoren heriotza 1975. urtean, eta bestea, telebisiboa, Bigarren katearen sorrera 1966an.

Lehenengo gertakizun hori telebistarekin erlazioa ez duen irudi arren, erlazio zuzena dauka. 1970. hamarkadaren bukaera arte, zentsore ofizial bat zegoen TVE barruan, Francisco Ortíz Muñoz. Honek, diktaduraren ordezko bezela, saio guztietan esaten eta egiten zen guztia kontrolatzen zuen, entretenimenduzko saioak barne. Pertsona honen desagerpena telebistan beste formatu eta produkzio egitea posible egin zuen.[9]

Bigarren gertakizuna, Bigarren katearen sorrera, beharrezkoa izan zen hainbat musika saioak agertzeko. Berez, Bigarren Katea (gaur egun La 2) 1966. urtean hasi zen, baina bere emisioa hiru hiritan eta gauean bakarrik egiten zen. Behin Franko hilda, eta RTVEn zuzendaritza aldaketa batzuen ostean, Bigarren Katea indartzea erabaki zen, La 2 bilakatuz, eta kultura edukiak ekoiztuz. [10]

Hainbat[11] saio musikal emititu ziren hamarkada honetan, baina zortzi aipatuko ditugu bakarrik. Hauek dira:

  • Popgrama: 1977an hasita, eszenaren joera berritzaileak aztertzen zuen saioa.
  • Aplauso: 1978an hasita, TVE1en emititu zen saio musikalen bakarren artea, musika komertziala batez ere entzuten zen saio honetan.
  • Tocata: 1983. urtean hasita, Aplausoren lekua hartu zuen, baina publiko gazteago batera bideratuta zegoen.
  • La edad de oro: 1983an emititzen hasi zen saioa. Mobida telebistara eraman zuen saioa izan zen. Ostegun gauetan emitituta, garaiko ezsena eta joera ezezagunak erakusten zituen saio oso arrakastatsua izan zen, askotan filtro eta auto-zentzurarik gabe eginda. Paloma Chamorro aurkezten zuen saioa polemikaz estalduta bukatu zen bi urte geroago.[12]
  • Jazz entre amigos: 1984an hasita, jazz musika bakarrik jorratzen zuen saioa zen. La 2en emititu izan arren, saio arrakastatsua izan zen.
  • Rockopop: 1988an hasita. Larunbat arratsaldean emititu arren, arrakasta handiko saioa izan zen.
  • Plástic: 1989an hasitako saioa, 1990. hamarkadari bidea eman zion saioa izan zen, gazteen estetika bereganatuz. 1991. urtean bukatzean, telebista eta musika arteko erlazioa bukatzear zegoela aitortu zen.

Saio musikalez aparte, musika beste edukietan garrantzi handia hartu zuen telebistan. Adibide nabarmenena La Bola de Cristal izan zen. Alaska aurkezten zuen saioa umeentzat bideratuta egon arren, garaiko musika eta kultura mugimenduari garrantzia ematen zion[13]. Un, dos, tres saioan ere, Chicho Ibañez Serrador saio gehienetan artista baten abesti bat sartzen zuen, haien estetika eta errealizazioa zainduz. [14] [15]

MTV killed the TV star

80. hamarkada alde batera utzi baino lehen, gure herrialdetik kanpo begiratu behar dugu, musika eta telebista arteko beste mugimendu aldatzaile bat ikusteko. 1984an musikaren presentzia telebistan aldatuko duen katearen agerpena ikusiko dugu; MTV, hain zuzen ere.

MTV hiri batean bakarrik, eta kable bidez, emititzen hasi zen. Aurresana balitz bezela, telebista amerikar honen emisioak The Buggleseko "Video Killed The Radio Star" bideoarekin hasi ziren, Pat Benataren "You Better Run" bideoarekin jarraituz. [16]

MTVren agerpenetik aurrera bideoklipak genero propio bezala garatzen hasi ziren, eduki eta istorioa izanez. Aldaketa erakusten duen lehenengoa Michael Jacksonen Thriller izan zen. MTV berritzailea izan zen ere hainbat saio mota sortuz, haien artean MTV Unplugged.

Espainian ere musika jarraian emititzen zuen telebista egon zen. Prisa taldearen musika irratiaren izena hartuz, 1998an 40 TV jaio zen MTVren formula jarraituz. 2017an itxi zuten kate hau, MTV ez bezala, 40TV ez zituelako aldaketik egin gaur egungo bideoklip kontsumora egokitzeko.[17] MTVren egoera

Erritmoa telebistan eta fan fenomenoa

90. hamarkadan saio musikalak telebistan desagertu ziren orokorrean, kasu berezi batzuk izan ezik. Haueneko bat Séptimo de caballeria zen, Miguel Bosék zuzendu eta aurkeztutako saioa, non telebista zuzenean musikara bueltarazi zuen. Prime-timean emititutako saioa zen, 1998 eta 1999 urteen artean, baina TVEk ez zuen berritu.[18]

Milenio berrian sartzean, Espainiako telebista eta musika arteko erlazioaren hirugarren iraultza gertatu zen. Batez ere lehenengo hamarkadan, komentatu dugun bezala, saio musikalen desagerpena gertatuko da, eta musika eduki bezala eremu zehatzetara mugatuta geratuko da: gauetan, urte bukaeran, La 2 katean... Aldi berean, 'talent show'en urrezko garaia biziko dugu, Operación Triunfoko agerpenetik 2001ean.

Produkzio handi bat izan zuen azken saioa Musica Sí zen. 1992ean hasi zenean, La 2en larunbat arratsaldetan emititzen hasi zen, baina TVE 1era aldatu zen 1994an, arrakasta handia eskuratuz. Saio hau Prado del Reyko lehenengo estudioan ekoizten zen, estudio handienean, 30 urte lehenago Galas del Sábado egiten zen estudio berdinean. Bisualki eta musikalki emanaldi zaindutak ziren, artistei protagonismoa emanez. Garaiko emanaldiak bezela, batzutan playback-ean egiten ziren abestiak. Arrakasten zerrenda ere zeukan saioa zen.[19]


Gaur egungo egoera

http://www.20minutos.es/noticia/2333370/0/programas-musicales/musica-en-television/musica-ligerisima/

Erreferentziak eta gehigarriak

Testuan zehar agertzen diren erreferentziaz aparte, musika eta telebista arteko informazio gehiago topatu daiteke RTVEko artxiboan. Telebistaren hasiera ikertzeko ere, Diario Ya egindako bilduma telebistaren 30 urteak berrikusiz erabilgarria izan daiteke.

  1. NO-DO 722A, 1956ko azaroaren 5an argitaratuta.
  2. NO-DO 1556B, 1972ko urriaren 30ean argitaratuta.
  3. NO-DO 1302B, 1967ko abenduaren 18an argitaratuta.
  4. Informe Semanal: Historias de la Tele, 2006ko urriaren 28an emitituta.
  5. Escala en HI-FI, 1965eko azaroaren 28an emitituta.
  6. Galas del Sábado, 1968ko urriaren 12an emitituta.
  7. Wikipedia.Anexo:Programas especiales de La 1 en Nochevieja
  8. Especial fin de año 1968, 1968ko abenduaren 31an emitituta.
  9. Sesión de control: El censor oficial de TVE, Borja Terán, 2013ko uztailaren 5ean argitaratuta.
  10. Wikipedia, La 2.
  11. ABC: Así eran los programas de música en TV cuando la televisión programaba música, 2015eko ekainaren 25ean argitaratuta.
  12. Muere Paloma Chamorro, clave en la modernización de TVE, Borja Terán, 2017ko urtarrilaren 30ean argitaratuta.
  13. Telediaria: 30 años del estreno de ‘La Bola de Cristal’, el programa que rompió esquemas, Borja Terán, 2014ko urriaren 6an argitaratuta
  14. Un, dos, tres... - Miguel Bosé - "Amante bandido"
  15. Europe - The Final Countdown (Un Dos Tres) (1987)
  16. Wikipedia (ingelesez): MTV
  17. Telediaria: El cierre de 40TV: el videoclip ha muerto en televisión, Borja Terán, 2017ko otsailaren 3an argitaratuta.
  18. El País: Con "El Séptimo de Caballería" TVE recupera los espacios musicales en directo, Rosa Rivas, 1998ko irailaren 18an argitaratuta.
  19. Telediaria: Aquellos sábados en los que nos despertábamos con ‘Música Sí’, Borja Terán, 2015eko apirilaren 11an argitaratuta.