Diferencia entre revisiones de «2soin/GES/Produkzio txostena»
Línea 119: | Línea 119: | ||
===BESTELAKOAK=== | ===BESTELAKOAK=== | ||
Gitarren bolumena automatizatua dago soloetan indar gehiago emateko gitarra nagusiari edo estrofa | Gitarren bolumena automatizatua dago soloetan indar gehiago emateko gitarra nagusiari edo estrofa batzuetan ahotsari bere tokia uzteko. Sahara abestian, sarreran audio bat sartzekol eskatu ziguten irrati soinuarekin, horretarako, frekuentzia medio altuak utzi ditugu EQ-aren bidez. | ||
batzuetan ahotsari bere tokia uzteko. | |||
Sahara abestian, sarreran audio bat sartzekol eskatu ziguten irrati soinuarekin, horretarako, frekuentzia | [[Archivo:EQ-Sahara.png]] |
Revisión del 08:51 9 feb 2018
grabaketa prozezua eta nahasketa prozezua arrazoituta. pluginetatik xehetasunak komentatu.
Pantailazoak eta irudiak jarri.
Grabaketa prozezua
Lehen saiakera
Azaroaren 11an erreserbatu genuen ikastetxeko estudio handia, bateria grabatzen saiatzeko. Horretarako, taldearen bateria ekarri zuten eta grabaketa estudioan montatu eta mikrofononatu genuen.
Grabaketa honetan honako mikrofono hauek erabili genituen:
BOMBOA (BD) | AKG D 112 |
KUTXA (SD) | Shure SM 57 (x2, bat goian eta bestea behean) |
TXARLESA (HH) | AKG C 1000 |
TOM 1 | Shure PGA 56 |
TOM BASE | Shure PGA 56 |
OH L | Shure PGA 81 |
OH R | Shure PGA 81 |
Grabaketa horretan ez genituen arazo tekonikorik izan, baina grabaketa ez genuen bukatu denbora arazoak izan zirela eta. Dena den, baterijolea ere ez zuen ejekuzio duina egin, eta emaitza entzunda, berriz hastea erabaki genuen.
Bateria, baxu eta gitarra grabaketa
Bateria grabatzeko berriz, Abenduaren zubia aprobetxatu genuen, eta Zornotzako Zelaieta Zentroan dagoen estudioa eskatu genuen. Horrek estudioa mugitzea suposatu zuen, baina hainbat onura ekarri zigun. Haien artean, musikaria lasaiago eta freskoago zegoen.
Egun berean denbora soberan zegoela ikusita, baxua eta gitarra bat grabatzeko aprobetxatu genuen. Kasu bietan, bi mikrofono kokatu genituen, AKG D112 eta bertan zegoen AudioTechnica bat. Horretaz aparte, amplietatik linea irteera ere aprobetxatu genuen.
Gitarra grabaketa
Abenduaren 12an Zornotzako Zelaietako entsegu lokal bat erabili genuen falta zen gitarra grabatzeko. Kasu honetan, anpliaren atzean AKG D112 eta aurrean Senheisher E904 erabili genituen.
Ahotz grabaketa
Abenduaren 19an Tartangako irrati estudioetako bat erabili genuen ahotsa eta koroak grabatzeko. Erabilitako mikrofonoa AKG C3000 izan zen.
Nahasketa prozezua
Abesti guztietan prozesu bera jarraitu dugu. Lehenengo baterik “garbitu” ditugu bombo, kutxa eta tom kolpeak bakarrik utziz haien pistetan. Bomboa eta kutxa erdian utzi dugu, txarlesa eskuinerantz pixka bat bota, tomak pixka bat paneatu eta OH L eta R guztiz bere alderantz bota ditugu, estereofonia irekiago bat lortzeko.
Instrumentuak banaka azalduko ditugu I Got The Sky abestia adibide bezala jarriz, beste biak nahiko antzekoak direlarik.
BATERIA
Bomboa: EQaren bidez, grabe pixka bat eta “pegada” indartu, eta frekuentzia batzuk bajatu ditugu. Zarata atea kolpeak aislatzeko eta konpresioa jarri diogu kolpeak berdintzeko. Erreberberazio pixka bat ere jarri diogu.
Kutxa: Konpresio nahiko gogorra, zarata atea, erreber pixka bat eta EQ erabili dugu indarra emateko.
Txarles eta OH: Kasu hauetan HPF erabili dugu instrumentu hauen bizitasuna nabaritzeko.
(Argazkia OH R-rena izango da baina OH L eta HH antzerakoak izango lirateke)
Bateriaren elementuak talde batean bildu ditugu eta taldeari Maximizer eta StereoEnhancer jarri diogu zabaltasuna eta gogortasuna emateko.
BAXUA
Baxua bi kanaletan daukagu (linea eta mikrofono AKG D 112), biak entzunda, mikrofonoa aukeratu dugu. Nahiko komprimatu dugu eta EQ-arekin frekuentzia altu eta ertainak jeitsi ditugu ertain-baxuetan (120Hz) pixka bat igoz bertan zeudelako baxuaren frekuentzia interesgarrienak.
I Got The Sky abestian baxuak soloa egiten du eta distortsioa erabiltzen du, horretarako EQ- arekin distortsioari laguntzeko 220Hz-tan Low Cut Filter bat jarri diogu.
GITARRAK
Hiru gitarra ezberdin grabatu ditugu (bi ritmiko eta bat soloa) eta kasu guztietan mikroa erabili dugu (Senheisherra lehenengoan, eta Senheisher aurretik eta AKG D112 atzetik bigarrenean bien artekonahasketa eginez). Bigarren gitarra ritmikoaren kasuan, AmpSimulator plug-ina erabili dugu soinua gehiago “zikintzeko” I Got The Sky abestian.
AHOTSAK
Ahotsak grabatzeko AKG C3000 erabili dugu erreberberazioa, konpresioa eta EQ-a erabiliz. Ahots nagusia zati batzuetan bi aldiz abestuta dago, eta koroak duplikatuta eta L eta R-ra bidalita daude haien artean milisgundo batzuetako desberdintasuna aplikatuz irudi irekiago eta estereofoniko bat lortzeko.
BESTELAKOAK
Gitarren bolumena automatizatua dago soloetan indar gehiago emateko gitarra nagusiari edo estrofa batzuetan ahotsari bere tokia uzteko. Sahara abestian, sarreran audio bat sartzekol eskatu ziguten irrati soinuarekin, horretarako, frekuentzia medio altuak utzi ditugu EQ-aren bidez.