Diferencia entre revisiones de «1soin/SAU/Ariketa teorikoa: Zinema gidoia»
De Portfolio Academico
Línea 18: | Línea 18: | ||
[[Archivo:Ad_Lehena.jpg|200px|miniaturadeimagen|Lehen planoa]] | [[Archivo:Ad_Lehena.jpg|200px|miniaturadeimagen|Lehen planoa]] | ||
*Lehen planoa: Pertsonaiaren burua eta sorbaldak agertzen dira. | *Lehen planoa: Pertsonaiaren burua eta sorbaldak agertzen dira. | ||
[[Archivo: | [[Archivo:Ad_Zehastasun.jpg|200px|miniaturadeimagen|Zehastasun planoa]] | ||
*Zehaztasun planoa: Zati oso zehatza erakusten digu, objektuekin erabiltzen da. | *Zehaztasun planoa: Zati oso zehatza erakusten digu, objektuekin erabiltzen da. | ||
Revisión del 11:54 16 ene 2017
Idatzizko ariketa da, bertan Internet eta liburutan arakatuz hurrengo informazioa jaso behar duzue:
Zer da sekuentzi bat: Jarraian gertatzen den akzio dramatikoaren zatiketa da sekuentzia. Istorioaren zati bat kontatzen duen parte bat da, bere barruan eszenak izango dituena.
Zer da eszena bat: Denbora, leku eta egoera zehatz batean kokatzen gaituen sekuentzi baten partea da. Plano ezberdinez osatuta dago.
Zeintzuk plano mota daude:
- Plano orokor luzea: Protagonistari bigarren mailako garrantzia ematen zaio plano honetan, bere ingurua erakusteko balio duelako. Deskibapen balorea du gehienetan, baina balore dramatikoa ere izan daiteke, bere bakartasuna, etab. erakusteko.
- Plano orokorra: Bai protagonista bai bere ingurua erakusten duen plano mota.
- Plano osoa: Protagonista osotasunean erakusten duen planoa.
- Plano amerikarra: 3/4eko planoa ere deituta, protagonista burutik belaunetara erakusten duen planoa.
- Plano erdia: Gerritik gora agertzen da pertsona.
- Lehen planoa: Pertsonaiaren burua eta sorbaldak agertzen dira.
- Zehaztasun planoa: Zati oso zehatza erakusten digu, objektuekin erabiltzen da.
Kamarak izan ditzaken angulazio ezberdinak:
Bi ardatz ezberdinduko ditugu angulazioak definitzeko, bertikala eta horizontala. Ardatz bertikalean:
- Zenitala: Satelite batetik edo helikoptero batetik hartu balitz bezala egindako planoa da; goitik, hain zuzen ere. Objetu edo subjetuak 90 graduko angeluarekin erakusten dira. Gehienetan irudiaren efektu estetikoa du.
- Pikatua: Kamerak begien altuerara baino pixkat goiago kokatzen da (subjektuen kasuan) edo altuera ertaienan (objetuen kasuan), kamera lurzorurantz bideratuta. Erabiltzen da norbait behekoa edo ahula den erakusteko.
- Kontrapikatua: Kamera aurrez aurre eta altuera ertainean baino pixkat beheago kokatzen da, pixkat gora begira. Pikatu planoaren kontrako planoa da. Goratzeko eta goraipatzeko balio dio subjektuari edo objektuari.
- Nadir: Kamera lurzoruaren mailan jartzen da, sujetuarekiko erabat behean. Maila estetikora erabiltzen da dramatismoa emateko, eszenarako interesa edo dinamismoa eragiteko erabiltzen da.
Ardatz horizontalean:
• Kamararen Mugimendua: